Ibaialde

Ibaialde
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak42°50′49″N 2°38′47″W / 42.84694°N 2.64639°W / 42.84694; -2.64639

Ibaialde Gasteizko ekialdean XXI. mendearen hasieran eraikitako hiri-sektoreetako bat da, 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian Salburua deitu zen auzoaren barrukoa.

Sektorearen eraikitze-lanak 2006an hasi ziren eta lehen etxebizitzak 2008an eman zituzten. Sektorearen ezaugarri nagusia Salburua bulebarraren ertzean dauden etxe orratzak dira. 2008ko krisialdiaren ondorioz, eraikuntza-lanak moteldu ziren eta 2010. urtean auzoaren gainerako lurrak eraiki gabe zeuden.

Ibaialdeko etxe orratzak.

Etxebizitzak

Guztira 1.679 etxebizitza eraikiko dira:

Sektorea Azalera Etxebizitzak guztira Babes Ofizialekoak Libreak
Ibaialde 266.637 m2 1.679 1.231 448

Kalerik garrantzitsuenak

  • Salburua bulebarra
  • Nicosia kalea

Ikus, gainera

  • Salburua (hiri-hedapena)

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz
  • (Gaztelaniaz) Auzoari buruzko ionformazioa Gasteizko udalaren webgunean. 2011/06/20an kontsultatua.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q581226
  • Wd Datuak: Q581226