Ignacio Urrutia Manzano
Ignacio Urrutia Manzano | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Concepción, 1879ko uztailaren 1a | ||||
Herrialdea | Txile | ||||
Heriotza | Parral, 1951ko otsailaren 8a (71 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Liceo Enrique Molina Garmendia (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Lantokia(k) | Santiago | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Liberal Party (en) |
Ignacio Urrutia Manzano (Concepción, 1879ko uztailaren 1a – Parral, 1951ko otsailaren 8a) txiletar politikari eta militarra izan zen. Juan Esteban Montero presidentearen Defentsa ministro eta senatari gisa aritu zen.
Biografia
Luis Urrutia Rozas eta Aurora Manzano Benaventeren semea zen. Ikasketak Concepcionko Gizonezkoen Lizeoan hasi zituen, gaur egun Enrique Molina Garmendia Lizeoan, geroago Arturo Prat Ontzi Eskolan sartu zen guardiamarina titulua lortuz.
Ludmilla de la Sottarekin ezkondu zen eta harekin zazpi seme-alaba izan zituen, tartean Ignacio Urrutia de la Sotta parlamentaria.
Bizitza publikoa
Itsas-ibilbide honetan bere eginkizunen artean, Europan Txileko Itsas Armadako ontzien eraikuntza gainbegiratzeko enkargua jaso zuen, horrez gain, Esmeraldan itzultzean, Magallanesko kanalak esploratu zituen, eta itsas armadako instruktore gisa ere aritu zen.
1906an erretiratu zen, eta Txileko Alderdi Liberaleko kide egin zen, bere baserrian nekazaritza lanetara ere dedikatu zen, Parralen, eta hiri horretako alkate eta zinegotzi hautatu zuten.
1926an diputatu aukeratu zuten Loncomilla, Linares eta Parral-en, 1930ean berriz hautatu zuten Kongresu Termala deiturikoan, finantza batzordeko eta aurrekontu mistoko batzordeko kide zen bitartean, aurrekontu gaiei buruzko ohar batzuk egin zizkion garaiko gobernuari.
1932ko apirilaren 8an, Juan Esteban Montero presidenteak sortu berriko Txileko Defentsa Ministerioko ministro izateko deitu zuen, baina, 1932ko ekainaren 4an, iraultza sozialista bat piztu zen eta gobernua erori zen, zoritxarrez Urrutia ministroak eta Vergara jeneralak Iraultza ezin zela eutsi, eta gobernua erortzen ari zela jakinarazi ziote Monterori. Horrez gain, kongresua desegin zuen Txileko Errepublika Sozialista iragankorrak eta Urrutia inolako kargurik gabe geratu zen.
1933an senatari hautatu zuten, sozialistak jada uzkailita zeudenean gainbehera politiko labur baten ondoren, Talca eta Maule taldeak hautatu zuten, eta urte horretan bertan Txileko Senatuko presidente hautatu zuten, kargu hori izan zuen 1934ra arte.
Kontuan izan behar da lan historiko batzuen egilea izan zela, Senatutik igaro ondoren bere ondareko lanetara dedikatu zen, Parralen hil zen 1951ko otsailaren 8an.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q5992465