Igurzkari albokari hobikari ahoskabe
Igurzkari albokari hobikari ahoskabe | |
---|---|
ɬ | |
Kodetzea | |
X-SAMPA | K |
Kirshenbaum | s<lat> |
Braille | ⠦⠇ |
Igurzkari albokari hobikari ahoskabea kontsonantea bat da, indoeuropear hizkuntzen artean zabalduta ez dagoena, baina Ipar Amerikako hizkuntzen artean, ordea, bai.
Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan [ɬ] ikurraz idazten da (ez nahastu [ɫ] hurbilkari albokari hobikari belarizatuarekin) eta bere X-SAMPA ikurra K
da.
Adigerako adibidea (лъэбэкъу, лъащэ):
Munduko zenbait hizkuntzatan
Indoeuropear hizkuntzen artean, galesak du hots hori, eta ⟨ll⟩ digrafoaz idazten da; islandierak eta faroerak oso hots antzekoa dute, eta ⟨l⟩ (kalt «hotz») edo ⟨ll⟩ (allt «guztiak») gisa idazten dena.
Ipar Amerikako hizkuntzok ere hots hori dute: navajoa (eta beste na-dene hizkuntzak), txerokiera (alofonoa gisa), muskogeear hizkuntzak, besteak beste. Halaber, groenlandierak (eta haren ahaide gehienek), Taiwango batzuek, txuktxierak, Kaukasoko ipar-ekialdeko askok, Kaukasoko ipar-mendebaldeko batzuek, zenbait hizkuntza bantuk (hala nola, zuluerak, tsongerak...), zhuangerak, hadza-k (Afrikako hizkuntza bakartua), mongolierak (hotsaren aldaera ahostuna du), nahuatlak (alofonoa gisa) eta antzinako hebreerak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q1365390