Intxaurrondo kultur etxea
Intxaurrondo kultur etxea | |
---|---|
Donostia Kultura | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′49″N 1°57′13″W / 43.313542°N 1.953711°W / 43.313542; -1.953711 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2011 |
Kontaktua | |
Helbidea | Felix Gabilondo plaza, 1 |
Intxaurrondo Kultur Etxea Donostiako Intxaurrondo auzoan dauden bi kultur etxeetako bat da. Hego Intxaurrondo auzunean kokaturik, 2011ean inauguratu zen. Lehengo Intxaurrondo Berri kultur etxea ordezkatu zuen. Eraikin berriak, kultur etxeaz gain, kiroladegia ere bada.
Zerbitzuen artean, hauek dira nagusienak: liburutegia, haurtxokoa, gaztelekua, musikarako aretoak, erakusketa aretoa, espazio eszenikoa eta informazio gunea. Programazioaren aldetik, musika kontzertuak eta musika taldeen egonaldiak kultur etxearen ikur bihurtu dira.
Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak (EEP) kudeatzen du.
Literatura Plazara
Euskarazko literaturako liburuak komentatzeko solasaldiak antolatzen dituzte Plazara Goaz euskara Taldearekin batera. Urtean lau saio izaten dira Iratxe Retolazak gidatuta. Hauek dira azken urteetan landu diren liburu batzuk:
- Joseba Sarrionandia-ren Narrazioak
- Antxiñe Mendizabal-en Odolekoak [1]
- Felipe Juaristi-ren Piztutako etxea[2]
- Eneko Aizpurua-ren Bidasoan gora[3]
- Garazi Arrula-ren Gu Orduko haiek[4]
Komiki solasaldiak
Komikiak komentatzeko solasaldiak antolatzen dituzte, urtean sei saio izaten dira, hiru euskaraz eta hiru gaztelaniaz.
Igor Leturia izaten da komiki-solasaldien gidaria euskarazko saioetan[5] eta Juan Manuel Díaz de Guereñu gaztelaniazkoetan ari da 2015etik.[6]
- Gerezi garaia (Belatz, 2020)
- Ni ez naiz Mikel Laboa (2023)
-
- Kartela (2022)
-
Erreferentziak
- ↑ «literaturaren zubitegia - Antxiñe Mendizabal Aranburu» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
- ↑ «literaturaren zubitegia - Felipe Juaristi» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
- ↑ LITERATURA PLAZARA: Bidasoan gora (2022-03-10) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- ↑ Erredakzioa. (2017-11-13). «Gu orduko hauek - Garazi Arrula» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
- ↑ Komiki saioa: Ni ez naiz Mikel Laboa (2023-01-10) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
- ↑ «Your Personal Dashboard | NETVIBES» www.netvibes.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
Kanpo estekak
- Intxaurrondo Kultur Etxea (Gaztelaniaz)
- Datuak: Q19361579
- Multimedia: Intxaurrondo Kultur Etxea / Q19361579