Isabel de Ceballos-Escalera y Contreras
Isabel de Ceballos-Escalera y Contreras | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Isabel de Ceballos-Escalera y Contreras | ||
Jaiotza | Segovia, 1919ko maiatzaren 29a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 1990eko martxoaren 29a (70 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Unibertsitate Zentrala | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | eduki-editorea | ||
Enplegatzailea(k) | Espainiako Arkeologia Museo Nazionala Museo Nacional de Artes Decorativas (en) | ||
Kidetza | Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa |
Isabel de Ceballos-Escalera y Contreras (Segovia, 1919ko maiatzaren 29a - Madril, 1990ko martxoaren 29a) museo zuzendaria eta kontserbadore espainiarra izan zen. Prado Museoaren zuzendariordea eta Espainiako Arte Dekoratiboen Museo Nazionalaren zuzendaria, eta Hispanic Society elkarteko kidea.
Biografia
Segovian jaio zen 1919ko maiatzaren 29an. Espainiako Gerra zibilean (1936-1939) Sanidad Militarreko erizaina izan zen, kanpainako hainbat ospitaletan lan egin zuen. Zenbait gurutze militarretako bereizketa balio izan zion lana. CFABA-ren bitarteko funtzionarioa izan zen (Cuerpo de Archiveros, Bibliotecarios y Arqueólogos) eta 1942tik lan egin zuen Espainiako Liburutegi Nazionalean eta Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean (MAN).
Ondoren, 1943an, lizentziatura lortu zuen Filosofía eta Letretan (Historia atalean) Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Urte bat geroago, 1944an, CFABA-ren funtzionario oposizioa atera zuen, ondorioz, Cerralbo Museoan kontserbadorea izan zen (1944); zuzendaria Murtziako Museoan (1945-1946); MAN-en kontserbadorea (1946-1971); Prado Museoan kontserbadorea (1971-1974), kontserbadorea eta zuzendariordea (1975) eta zuzendaria (1983); eta azkenik Espainiako Arte Dekoratiboen Museo Nazionalean kontserbadorea (1974-1989) eta azken urte horretan erretiroa hartu zuen.
Aldi berean, Espainiako Administrazio Publikoaren Museo Nazionalean zuzendari (1961-1989) izan zen eta Cervantesen Jaiotetxearen Museoan zuzendari (1968-1989), Alcalá de Henaresen biak.[1]
Madrilen hil zen urte batean geroago, 1990ko martxoaren 29an. Segoviako San Martín hilerrian lurperatu zuten.[2]
Indusketa arkeologikoak
Indusketa arkeologikoetan parte hartu zuen: 1945-1949 artean Duratóngo nekropoli bisigodoan (Segovia); 1952an Puente del Arzobispon (Toledo); Talavera de la Reinan (Toledo) 1973an; eta Complutum aztarnategi erromatarrean (Alcalá de Henares, Madril).
Beste jarduera batzuk eta karguak
- Complutenseko Unibertsitatean Filosofia eta Letren Fakultatean irakasle laguntzailea izan zen (1950-1956).
- Estatu mailako hainbat erakusketen komisarioa izan zen.
- Alfontso X.a Jakintsuaren Ordenaren Komendadorea izan zen (1959).
- Hispanic Society of America elkartearen kide ez numerarioa.
- Real Academia de la Historia y Artes de San Quirce (Segovia) akademiaren kide ez numerarioa.
- Académie Internationale de La Céramique akademiaren kidea.
Argitalpenak
Bere lan nagusien artean honako hauek aurkitzen dira:
- La Cruz de Vilabertrán. Madril. (1950)[3]
- Segovia Monumental. Madril. Plus Ultra (1953)
- El Marqués de Lozoya. Semblanzas y bibliografía. Madril. Fundación Universitaria Española.(1985)
- Juan de Contreras y López de Ayala, marqués de Lozoyako markesaren, memorien edizioa.
Erreferentziak
- ↑ Díaz-Andreu García M, Mora G, Cortadella J (coordinadores). Diccionario histórico de la arqueología en España (siglos XV-XX). Madrid: Marcial Pons; 2009. p.192. ISBN 987-84-96467-45-3
- ↑ García, Margarita Díaz-Andreu; Mora, Gloria; Morral, Jordi Cortadella i. (2009). Diccionario histórico de la Arqueología en España.. Ediciones de Historia ISBN 9788496467453..
- ↑ Ceballos-Escalera, Isabel. (1950). La Cruz de Villabertrán, Boletín de la Sociedad Española de Excursiones. , 167-181 or..
Kanpoko Loturak
- MARTÍN-ICAL, P. (2019-05-12): "La segoviana Isabel de Ceballos, una mujer tan brillante como desconocida", El Norte de Castilla.
- Datuak: Q28933389
- Multimedia: Isabel de Ceballos-Escalera y Contreras / Q28933389