Isil-isilik
Isil-isilik | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1950(e)ko hamarkada |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-musika |
Hizkuntza | euskara |
Tonoa | Mi bemol maior |
Hitzak | Fernango Goenaga Iribarren |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Fernango Goenaga Iribarren |
Isil-isilik euskal abesti herrikoi ezaguna da. Nahiz eta jende askok egile ezezaguneko abesti herrikoia dela uste izan,[1] duela ia hirurogeita hamar urte sortua izan zen, bere egilea Eibarren jaio eta Ordizian bizi izan zen Fernando Goenaga Iribarren izan zelarik.[2] Jai giroan, beste kantu batzuekin batera osatzen den segida batean abestu ohi da.
- Arrantza portuak
- Elantxobe
- Ondarroa
Hitzak
Isil-isilik dago
kaia barrenian,
ontzi txuri polit bat
uraren gainean. (Bis)
Goizeko ordubietan
esnatutzen gera,
arrantzaliak beti
joateko urrutira. (Bis)
Pasatzen naizenian
zure leihopetik,
negarra irtetzen zait
begi bietatik. (Bis)
Zergaitik, zergatik,
zergatik, zergatik?
Zergaitik negar egin?
Zeruan izarra dago
Itsaso aldetik. (bis).
Bertsioak
- 1997: Txomin Artola eta Urbil Artola-ren Hondarribian albumean argitaratu zuten abestiaren bertsio bat Banako Records diskoetxearekin.[1]
- 2018: Benito Lertxundik Kantaita Enea diskoetxearekin "isil-sisilik" izenburuko beste abesti bat sortu zuen Jorge Bucay-ren hitzekin "Ospakizun gauean" albumean.[3] -
Doinua
Erreferentziak
- ↑ a b Artola, Txomin. «Hondarribian» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
- ↑ "...Euskaldun gehienek uste dute "Isil isilik" abestia herri abestia dela. Eta egia da. Baina ez da egia. Alegia, orain berrogeita hamar urte inguru Eibarren jaio eta Ordizian hil zen Fernango Goenaga Iribarrenek sortua da...", Argia astekaria. Artikulua: Isil isilik. Egilea: Jose Ignazio Ansorena. 2002ko urriaren 20a. 1872. zbk.
- ↑ Lertxundi, Benito. (2018). «Ospakizun gauean» www.badok.eus (https://www.badok.eus/euskal-musika/benito-lertxundi/ospakizun-gauean)+(Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
Ikus, gainera
- Boga boga
- Kapitain pilotu
- Orioko baleari
- Báidín Fheilimí
Kanpo estekak
- Txatanuga Futz Band taldearen "Isil isilik" abestiaren bertsioaren bideoa ikusgai eta entzungai
- Abesbatza batak abestutako "Isil isilik" abestiaren bertsioaren bideoa ikusgai eta entzungai
- Datuak: Q12259827