Izaro Lestayo
Izaro Lestayo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getaria, 1998ko urtarrilaren 6a (26 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Izaro Lestayo Azkue (Getaria, 1998ko urtarrilaren 6a) traineru estropadetako emakumezko patroia da, bi Kontxako Bandera eta bi Liga irabazi ditu besteak beste.
Kirol ibilbidea
Herriko klubean hasi zen arraunean eta 2014an Zarautzekin bat egin zuen eta Zarautz-Getariako patroi bihurtu zen. Euskotren Ligako traineruek parte hartu ez zuten hiru estropada irabazi zituen Gipuzkoako Ligan. 2017an San Juango Batelerek fitxatu eta bi urte egin zituen bertan, irabazi zitekeen guztia irabaziz.
2019an etxeko gizonezkoen trainerua gidatu du hainbat estropadetan.
2023an Tolosaldeako patroia izan da.
2023ko urrian arraunari agur esango ziola iragarri zuen. [1]
Sasoi perfektua izan da uzteko. Tolosako urtea opari bat izan da
Taldeak
Taldea | Urteak |
---|---|
Getaria-Zarautz | 2014-2016 |
San Juan | 2017-2018 |
Getaria | 2019 |
Tolosaldea | 2023- |
Palmaresa
- Kontxako Banderak (2): 2017, 2018.
- Emakumezkoen Ligak (2): 2017, 2018.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketak (2): 2017, 2018.
- Gipuzkoako Liga (1): 2017.
- Zarauzko Ikurrina (2): 2017, 2018.
- Getxoko Bandera (2): 2017, 2018.
Erreferentziak
- ↑ Gascon, Ainara Arratibel. (2023-11-06). ««Sasoi perfektua izan da uzteko. Tolosako urtea opari bat izan da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
Kanpo estekak
- Elkarrizketa: Garaipena espero gabe iritsi da, baina haren bila ibili gara Berria, 2023.09.05
- Elkarrizketa: Sasoi perfektua izan da uzteko. Tolosako urtea opari bat izan da Berria, 2023.10.27
- Datuak: Q65956388
- Multimedia: Izaro Lestayo / Q65956388