Jaéngo tranbia
Jaéngo tranbia Andaluziako izen bereko hiria iparraldetik hegoaldera zeharkatuko duen garraiobide publikoa da. Eraikuntza lanak 2009ko apirilean hasi ziren, eta aurrikuspenak betetzen badira, 20 hilabetez luzatuko dira[1], 2011. urtearen hasieran tranbia martxan jarriz. Ibilbide guztia lurgainekoa izango da eta hiriaren erdigunea, kanpoaldeko auzo batzuk eta inguruko industrialde batzuk elkartuko ditu.
Tranbiaren eraikuntzaren lehen faseak 4,7 kilometro eta hamar geltoki izango ditu, eta urtero hiru milioi bidaiari izatea espero da. Eraikuntza lanek 74,8 milioi euroko aurrekontua dute[2].
Zerbitzua Andaluziako Ferrocarriles Andaluces enpresa publikoak kudeatuko du.
Geltokiak
- Paseo de la Estación
- Las Batallas
- Museo
- Intermodal
- Donantes de Sangre
- Justicia
- Las Lagunillas
- Ciudad Sanitaria
- Los Olivares
- Vaciacostales
Trenak
Tranbiak erabiliko dituen trenak Alstom enpresa frantziarrak eraikiko ditu
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Jaengo tranbiari buruzko webgunea.
- Datuak: Q926857
- Multimedia: Tram transport in Jaén / Q926857
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |