Jean Cousin Zaharra

Jean Cousin Zaharra

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSens eta Soucy, 1490
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1560 (69/70 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Jean Cousin Gaztea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, grabatzailea, matematikaria eta marrazkilaria
Lan nabarmenak
ikusi
  • Eva Prima Pandora (en) Itzuli
MugimenduaGoi Pizkundea

Jean Cousin, Zaharra (frantsesez: Jean Cousin l'Ancien) (Soucy, 1490/1500 inguru-Sens edo Paris, 1560 inguru) Pizkundeko margolari frantziarra izan zen. Gailurreko artista izan zen eta bere eragina beste egile askoren lanetan ikus daiteke.[1]

Biografia

Hasiera apala izan zuen. 1530etik aurrera bakarrik egin zuen lan margolari gisa. 1538. urterako Parisen zegoen, margolarien gremioan. Tapiz eta beirate fabrikatzaileentzako kartoiak egiten aritu zen. Henrike II.ak 1549an bere garaipen-sarrera Parisen egin zuenean, Jean Cousin izan zen, Jean Goujonekin, garaipen-arkuetako bat Pandora batekin apainduz lagundu zuenetako bat. Gaia bere koadrorik ezagunena den Eva prima Pandoran errepikatuko da. Giorgio Vasarik laudorioekin aipatu zuen Vies des meilleurs peintres, sculpteurs et architectesren lehen edizioan (1550), eta horrek erakusten du bere ospea nazioartekoa bihurtu zela.

Bere bizitzaren amaieran Livre de perspective liburuan lan egin zuen, 1558an amaitua eta, ziur asko, 1560an bere heriotzaren urtetzat hartzen den urtean argitaratua. Liburu hau azkenean margolari frantsesentzat eskuliburu moduko bat izan zen.[2]

Estiloa

Jean Cousin Frantziako Errenazimentuko figura garrantzitsuenetako bat da. Bere estiloan Italiako Goi Errenazimentuko eskolak eragin zuen nagusiki, bere irudien adierazkortasunean eta inguru garbian agerian geratzen dena; Fontainebleauko eskolako egileek ere eragin ziotela uste da, bereziki Rosso Fiorentinorenak. Grabatuei dagokienez, grabatzaile nordikoek eragina izan zutela bere lantean ikus daiteke.

Lanen zerrenda

  • Marrazkiak :
    • Pénélope, Rennes, Arte Ederren Museoa.
    • Jeux d'enfants, Paris, Louvreko museoa.
    • Enfants jouant, British Museum, Londres
    • Martyre d'un saint, Parisko Liburutegi Nazionala.
    • Portraits de la famille Bouvyer (Jean II.a, Etienne II.a, Catherine)
    • San Lukas, Pierpont Morgan Library.
  • Beirateak:
    • Saint-Étienne de Sens katedralaren beirate batzuk.
    • Sainte-Chapelle de Vincennes
    • Île-de-Franceko eliz batzuenak.
  • Grabatuak :
    • La Mise au tombeau, 1544
    • La Conversion de saint Paul
  • Idazlan teorikoak :
    • Livre de perspective, 1560, Paris[4]

Iruditegia

  • Eva Prima Pandora (1549), Frantziako Pizkundearen lan nagusietariko bat.
    Eva Prima Pandora (1549), Frantziako Pizkundearen lan nagusietariko bat.
  • Europaren bahiketa (1550).
    Europaren bahiketa (1550).

Jean Cousin Gaztea

Jean Cousin Zaharraren nortasuna eta obra oraindik ere zaila da bere seme Jean Cousin Gaztearenaren aldean bereiztea (Sens, 1522 - Paris, 1594). Gazteak apaindu zuen Sens hiribildua, katedraleko beirateak nabarmenki, 1563an Karlos IX.aren bisitaren unean, Fleurignyko gazteluko kaperako beirateak eta eskulturak egin zituen, L 'enfant pétrifié (Harri bihurtutako haurra) marraztu zuen eta Livre de Fortune (Fortunaren liburua) ilustratu zuen.[5]

Erreferentziak

  1. http://editions.louvre.fr/fr/les-ouvrages/publications-scientifiques/artistes/jean-cousin-pere-et-fils.html
  2. https://www.yonne-89.net/JeanCousin.htm
  3. https://www.lumieresdesetoiles.com/eva-prima-pandora-1550-jean-cousin-lancien/
  4. Arlette Jouanna dir., La France de la Renaissance, Histoire et Dictionnaire, "article Jean Cousin", collection bouquins, Robert Laffont, Paris, 2001.
  5. https://agorha.inha.fr/ark:/54721/76829621-fb97-4a30-a581-4e66f9e549ea

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2610648
  • Commonscat Multimedia: Jean Cousin (I) / Q2610648

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 5029938
  • ISNI: 0000000115880141
  • BNE: XX4708421
  • BNF: 12467444s (data)
  • GND: 118670271
  • LCCN: n88604539
  • SUDOC: 074284258
  • ULAN: 500115218
  • ICCU: BVEV051811
  • RKD: 18790
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q2610648
  • Commonscat Multimedia: Jean Cousin (I) / Q2610648