Jon Rekondo
Jon Rekondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leitza, 1985eko apirilaren 2a (39 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aizkolaria |
Jon Rekondo Salaberria (Leitza, 1985eko apirilaren 2a) nafar aizkolaria da. 2009an, Euskadiko eta Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketak irabazi zituen.[1] Harrezkero, sei aldiz lortu du bigarren postua Nafarroako Aizkolari Txapelketan, eta 2019an Euskadiko Aizkolari Txapelketako finalista izan zen.[2]
2014ko abenduaren 28an, apustu gogorra jokatu zuen Joxe Mari Olasagastiren aurka Tolosako zezen plazan: hogeina kanaerdiko moztu behar izan zituzten, eta bakoitzak 8.000 euro jarri zituen. 48 minutu eta 52 segundo behar izan zituen Olasagastik, eta bost segundo gehiago Rekondok.[3]
Palmaresa
- Nafarroako Aizkolari Txapelketa: txapeldunordea 2012, 2013, 2014, 2017, 2018 eta 2020an.
- Bigarren mailako txapelduna 2009an.
- Binakakoa: txapelduna 2021ean Eneko Saralegirekin[4]
- Euskadiko Aizkolari Txapelketa: finalista 2019an.
- Bigarren mailako txapelduna 2009an.
- Urrezko Aizkora: txapelduna 2014an.[5]
- Binakakoa: txapelduna 2020an Mikel Larrañagarekin.[6]
Erreferentziak
- ↑ Rekondo, Jon. Ttipi-Ttapa, 2010eko urtarrilak 8, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
- ↑ 35. euskadiko maila nagusiko aizkora txapelketaren finala. (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
- ↑ Ozta-ozta, Olasagasti garaile. Berria, 2014ko abenduak 29, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
- ↑ «Jon Rekondo eta Eneko Saralegi Nafarroako txapeldun izan dira binakako aizkora txapelketan - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- ↑ Urrezko aizkora Rekondorentzat. Karkara, 2014ko abenduak 10, karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
- ↑ Jon Rekondo leitzarrak eta Larrañagak irabazi dute Binakako Urrezko Aizkolari txapelketa. Ttipi-Ttapa, 2020eko martxoak 9, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
Kanpo estekak
- Datuak: Q103936972