Joseph Ruzindana

Joseph Ruzindana
1. elizbarrutiko apezpiku

1981eko azaroaren 5a - - Servilien Nzakamwita →
Elizbarrutia: Byumbako elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaNyabihu District (en) Itzuli, 1943ko ekainaren 3a
HeriotzaKabgayi (en) Itzuli, 1994ko ekainaren 5a (51 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Joseph Ruzindana (Rambura, 1943ko ekainaren 3a – Kabgayi, 1994ko ekainaren 5a) ruandar elizgizon katolikoa izan zen, 1981etik 1994ra Byumbako apezpikua izan zena. Ruandako genozidioan hil zen.

Bizitza

Joseph Ruzindana 1943ko ekainaren 3an jaio zen Ramburan. 1972ko uztailaren 23an apaiztu zen Byumban. 1981eko azaroaren 5ean Byumbako apezpiku izendatu zuten eta 1982ko urtarrilaren 17an apezpiku ordenatu zuten[1]. Ordurako Byumbako elizbarrutia ezarri berri zuten Ruhengeriko elizbarrutiaren zatiketaren bidez[2].

1994ko ekainaren 5ean Ruandako Fronte Patriotikoko soldaduek Ruzindana hil zuten Vincent Nsengiyumva Kigaliko artzapezpikuarekin, Thaddée Nsengiyumva Kabgayiko apezpikuarekin, hamar apaizekin eta haur batekin batera[3][4]. Hil zituzten soldaduek Gakurazon zerbitzatzen zuten, Kabgayiko elizatik gertu[5][6].

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Bernardino Giraud kardinala (1767)
  • Alessandro Mattei kardinala (1777)
  • Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
  • Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
  • Carlo Sacconi kardinala (1851)
  • Edward Henry Howard kardinala (1872)
  • Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
  • Rafael Merry del Val y Zulueta kardinala (1900)
  • Arthur Hinsley kardinala (1926)
  • David James Mathew artzapezpikua (1938)
  • Laurean Rugambwa kardinala (1952)
  • Vincent Nsengiyumva artzapezpikua (1974)
  • Joseph Ruzindana apezpikua[1]

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «Bishop Joseph Ruzindana †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  2. (Frantsesez) Linden, Ian; Linden, Jane. (1999). Christianisme et pouvoirs au Rwanda, 1900-1990. Karthala Editions, 392 or. ISBN 978-2-86537-918-7. (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  3. (Ingelesez) Muhoozi, Francis Xavier Ndagabanye. (2011). A Deficit of Logic in the Great Lakes of Africa. AuthorHouse, 287 or. ISBN 978-1-4678-9437-1..
  4. (Ingelesez) Guichaoua, André. (2015). From War to Genocide: Criminal Politics in Rwanda, 1990–1994. University of Wisconsin Press, 313-315 or. ISBN 9780299298203..
  5. (Ingelesez) Lewis, Paul. «June 5-10: New Atrocities in Africa; Three Bishops and 10 Priests Are Slaughtered in Rwanda As Tribal Killings Go On» The New York Times 1994-06-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  6. (Frantsesez) Desouter, Serge. (2007). Rwanda le procès du FPR: Mise au point historique. Harmattan, 90 or. ISBN 978-2-296-16303-4..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16013295
  • Wd Datuak: Q16013295