Kanban
Kanban (kanji japonieraz 看板, katakana japonieraz カンバン, "kartela") txartelen bidez funtzionatzen duen programazio sistema bat da. Kanbanak zer, zenbat eta noiz fabrikatu behar den esaten du. Taiichi Ohno-k (Toyotako langilea) 1950ko hamarkadan garatu zuen, eta just in time era baten produzitzeko diseinatu zen. Bere ezaugarri nagusienak hauek dira:
- Ekoizpen beharren komunikazioa sortzen du .
- JIT eran ekoizteko bideratuta dago.
- Pull oinarri batekin materialaren prozesua martxan jartzea. Kanban txartela seinalea izango litzatekeelarik.
- Ekoizpen prozesuak eta beste konpainia batzuk elkartzea Supply Chain-aren (horniketa katea) barruan.
- Stock-aren kontrola ahalbidetzea.
- Gainprodukzioa ekiditeko semaforo gisa egiten du.
- FIFO oinarri batean materialen erabileraren ordena adierazten du.
Ikus, gainera
- Just-in-time.
- Kanban arbela.
- Lean Manufacturing.
- Push-pull estrategiak.
Kanpo estekak
- Datuak: Q18979
- Multimedia: Kanban / Q18979
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |