Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kolestasi
Deskribapena
Mota
bile duct disease (en) eritasuna
Espezialitatea
digestio aparatuaren medikuntza
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak
chenodiol (en) eta Fenobarbital
Identifikatzaileak
GNS-10-MK
K83.1
GNS-9-MK
576.2
DiseasesDB
9121
MedlinePlus
000215
eMedicine
ped/383
MeSH
D002779D002779
Disease Ontology ID
DOID:13580
Kolestasia behazun bideen erabateko edo neurri bateko oztopoaren eraginez duodenora iristen den behazun fluxuaren gutxitzea da. Kolestasiaren eragileak arrazoi desberdinak izan daitezkeen arren, sintoma nagusia ikterizia da, hau da, azal eta mukosen kolorazio horia.
Zergatiak
Kolestasiaren eragileak bi jatorri desberdin izan ditzake.
Gibel barnekoa
Asalduraren sorrera hepatozitoaren mintza eta gibeleko behazun bidearen artean dago. Honen arrazoia zenbait sendagai (fenotiazidak esaterako) edo lobulu arteko porta behazun hodien desegite autoimmunea izan daiteke. Ohikoa da zirrosi edo hepatitisean.
Lehen aipatu bezala sintoma nagusia ikterizia da, baina horretaz gain behazun gatzek sortarazitako hazkura bizia ere agertuko da.
Koluria eta akolia ere izango dira. Lehen kasuan, kolore iluneko gernua izango dela esan nahi du behazuna pilatzen delako bertan eta bestean, kolore argiko gorozkiakbilirrubinarik ez dutelako.
Horretaz gain, kolesterol totalaren gehikuntza bat emango da eta kasu batzuetan kolesterol hau larruazalaren azpian pilatuko da xantelasma agertuz. Eta azkenik behazun bideen infekziorako joera handituta egongo da.