Korporal
Korporala[1] Eliza Katolikoak eta beste kristau talde batzuek ospakizun eukaristikoan erabilitako zapi liturgiko bat da.
Deskribapena
Korporala oihal karratua izan ohi da, almidoiztatua, lihozkoa. Meza hasi aurretik tolestua egon ohi da, eta apaizak zabaldu ohi du, haren gainean jartzeko kaliza eta ostiak dituen patena edo ziborioa; ofertorioan eukaristiaren erritoa egiteko[2]. Bere funtzioa praktikoa da ostia apurrak biltzeko errazago egitea lana, baina aldi berean apur horiek Jesukristoren gorputza direnez, oihalak funtzio sakratu berezia duela kontsideratzen da (eta izena hortik du, corporalis latinezkoa, corpus edo gorputzetik).
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1044672
- Multimedia: Palla corporis / Q1044672