La Passem
La Passem okzitanieraren aldeko Korrikaren antzeko elkarrekiko lasterketa da, Gaskoinian eta Bearnon egiten dena. Ligams elkarteak antolatuta, Daniel Barneix Ligamseko kideak azaldu zuenez, "jende guztiak ‘lenga nosta’ (gure hizkuntza)" ezagutu eta partekatzeko ekitaldia da La Passem. La Passemen egiten den kilometro bakoitza 100 euroan eros daiteke.[1]
Historia
- 2018an egin zen La Passemen lehen edizioa eta estreinaldi hartan Bidaxunetik abiatu zen. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak eraman zuen lekukoa lasterketaren lehen metroetan.
- 2020an egin behar zen bigarren edizioa, Angelutik Pauera, baina pandemiak bertsio birtual bat egitera behartu zituen antolatzaileak.
- 2022an ekainaren 2tik 5era egin zen. Sent Martin de Senhans herritik atera zen Pauen bukatzeko. Kilometro batzuk Euskal Herrian zehar egin zituen, AEKren eta Euskal Elkargoaren laguntzarekin; azken honek 27 kilometro erosi zituen eta Antton Kurutxarrik Gixunen hartu zuen lekukoa.[2] EH Bairen ordezkari batek ere eraman zuen.[3]
Erreferentziak
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20220602/euskaldunak-ere-lapassem-lasterketaren-alde
- ↑ (Frantsesez) Mediabask. (2022-06-01). «La Passem passe au Pays Basque ce jeudi» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
- ↑ https://www.berria.eus/albisteak/214195/la-passem-aturri-gainetik-korrika.htm
Ikus, gainera
- Corsa Aran per sa lengua
Kanpo-estekak
- (Okzitanieraz)(Frantsesez):Ekimenaren webgune ofiziala.
- 2022ko abesti ofiziala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Passem |
- i
- e
- a
Korrikaren ekitaldiak
Correlingua • Ar Redadeg • Correllengua • La Passem • Corrilingua • Sprochrenner • Lefkantun • Rith • Ras yr Iaith