Landéda (bretainieraz Landeda) Bretainiako Finistere departamentuko kostaldeko udalerria da. Bro Leon ekualde historikoan dago.
Geografia
Kostaldeko udalerri hau bi aber (bretainierazko estuario hitza) artean kokatzen da, bata iparraldekoa Aber Wrac'h (Aber Ac'h) eta bestea hegoaldekoa Aber Benoît (Aber Benniget). Ingurune eder eta paregabea du.