Lauren Doyle

Lauren Doyle

(2024)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBoody eta Springfield, 1991ko otsailaren 23a (33 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaEastern Illinois University (en) Itzuli
Meridian High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzazpiko errugbi jokalaria
Parte-hartzailea

Twitter: Ldoyle2009 Instagram: lauren.doyle23 Olympic.org: lauren-doyle Edit the value on Wikidata

Lauren Doyle (Springfield, Illinois, AEB, 1991ko otsailaren 23a) estatubatuar errugbi jokalaria da, zazpiko errugbi modalitatean jarduten duena. 2024ko Parisko Udako Olinpiar jokoetan brontzezko domina jaso zuen zazpiko errugbian.[1][2]

2015eko Panamerikar Jokoetan zilarrezko domina bat irabazi zuen Ameriketako Estatu Batuetako errugbiko emakumeen talde nazionaleko kide gisa, eta AEB ordezkatu zuen 3 Olinpiar Jokotan: 2016, 2020 eta 2024an.[3][4]

Doylek AEBko Eagles errugbi taldea bereganatu zuen 2022ko Munduko Errugbi Kopan, Lurmutur Hirian.[5][6]

Doyle-k "Chasing Eagles" izeneko Podcast bat dauka AEBko Rugby taldeko Kristi Kirshe kidearekin, non AEBko errugbiari buruzko albisteak eta eguneraketak eztabaidatzen dituzten.[7]

Errugbi ibilbidea

Ameriketako Estatu Batuetako talde nazionala

Doyle hiru aldiz aukeratu dute Estatu Batuak ordezkatzeko, 2016ko Udako Olinpiadetan Rio de Janeiron, 2020ko Udako Olinpiadetan Tokion, eta 2024 Udako Olinpiadetan Parisen. Doyle eta Eagles taldeak 5. postuan bukatu zuten Rion, 6.ean Tokion, eta brontzezko dominairabazi zuten Parisen.[8][9]

Doyle UL Mark of Excellence sarirako izendatu zuten HSBC World Rugby Seven Series Awards lehiaketan, 2020an.

Olinpiar Jokoak

2024ko Udako Olinpiar jokoetan Parisen hirugarren postua lortzeko Australiaren aurka jokatu zuten uztailaren 30ean eta 14-12 irabazi zuen AEBk.[10] Brontzezko domina irabazi zuen taldea osatu zuten jokariak hauexek izan ziren: Alev Kelter, Lauren Doyle, Kayla Canett, Kristi Kirshe, Ilona Maher, Ariana Ramsey, Naya Tapper, Alena Olsen, Alex Sedrick, Sammy Sullivan, Sarah Levy, Stephanie Rovetti, Kristen Thomas eta Nicole Heavirland.[1]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris

 Frantzia

03 !3. postua, brontzezko domina Zazpiko-errugbia

emakumeak

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Resultados Final Femenino Rugby 7 - JJOO de París 2024» Marca 2024-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  2. ISSN https://olympics.com/es/paris-2024/calendario/rugby-7/femenino?day=undefined..
  3. «Lauren Doyle» Toronto2015.org (2015 Pan American Games).
  4. «TeamUSA Rugby at the 2015 Pan American Games» TeamUSA.org (United States Olympic Committee).
  5. (Ingelesez) «USA names rosters for Sevens World Cup» Americas Rugby News 2022-09-02.
  6. (Ingelesez) Cahill, Calder. (2022-09-01). «Women's Eagles Sevens target podium chase as roster is named for the Rugby World Cup Sevens» eagles.rugby.
  7. (Ingelesez) «Chasing Eagles Podcast | Kate Zackary and Freda Tafuna» usa.rugby.
  8. (Ingelesez) «Lauren Doyle» www.teamusa.com.
  9. (Ingelesez) «2024 Olympics: U.S. women's rugby sevens wins first bronze medal, stunning Australia with try as clock expires» CBSSports.com 2024-07-30.
  10. (Gaztelaniaz) «| EL MUNDO» ELMUNDO 2024-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).

Kanpo estekak

  • Lauren Doyle en USA Rugby
  • Lauren Doyle erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan
  • Lauren Doyle erabiltzailearen orria, Instagram zerbitzuan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25999699
  • Commonscat Multimedia: Lauren Doyle / Q25999699

  • Kirolariak
  • COI: lauren-doyle
  • Wd Datuak: Q25999699
  • Commonscat Multimedia: Lauren Doyle / Q25999699