Lesakako Zubigaineko dantza

Zubigaineko dantza, 2019ko uztailaren 7an.

Lesakako Zubigaineko dantza Euskal Herriko dantza ezagunetariko bat da, eta Lesakako ezpata-dantzaren zati da. San Fermin egunarekin batera, uztailaren 7an, Lesakako ezpatadantzariek Zubigainekoa dantzatzen dute Onin ibaiaren ertzeko petrilean. Egun handia da lesakarrentzat, eta zubigainekoa dantzatzen dutenentzat; festa egun horren une hunkigarriena zalantzarik gabe.[1]

Jatorria

XV. mendean herri horretako auzoek sinaturiko haien arteko bake itunaren oroigarria omen da dantza hau. Dena dela, historiatik kanpo, espezialista batzuek urari buruzko San Juaneko solztizio-errituekin ikusi diote lotura handia. [2] Gerta daiteke tradizio desberdinetatik sortutako erritua izatea.

Deskribapena

Dantza hau Lesakako ezpata-dantza erritualaren atal bat da. Eskol Ttiki etxera heltzerakoan, taldeak Onin ibaiaren kanalizatzen duten hormen gainean ziklo erritualeko hirugarren dantza egiten du: zubigainekoa. Dantza hau hormen gainean aurrera eta atzera eginez dantzatzen da, Zubigainekoaren ondoren, banderaren astintzea egiten da, bandera arboltu, zubitik bertatik eta ibaiaren ubidearen gainetik.[3]

Emakumeen presentzia

2019ko San Fermin egunean, historian lehen aldiz, 3 emakume ezpatadantzari gisa aritu ziren zenbait urte entseguetan eman ondoren.[4]

Erreferentziak

  1. https://dantzan.eus/bideoak/lesaka-san-fermin-2016-zubigainekoa
  2. http://www.naiz.eus/eu/mediateca/video/zubigaineko-dantza-lesakan
  3. http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/lesakako-dantzak/ar-154105/
  4. https://www.berria.eus/albisteak/168599/emakumeak-ere-zubi-gainean.htm

Kanpo estekak

  • 2017ko dantzaren bideoa Naiz: webgunean.
  • Zubigaineko dantzaren deskribapen zehatza Auñamendi Entziklopedian.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61069364
  • Wd Datuak: Q61069364