Logaritmo nepertar
- Orri hau John Napierrek asmatutako lehen logaritmoei buruz da. e oinarriko logaritmoari buruz irakurtzeko ( ), joan logaritmo natural orrira.
Logaritmo nepertar eta logaritmo natural terminoak adierazteko erabili ohi dira. Hala ere, John Napierrek ez zuen asmatu, ezta inoiz aipatu ere, e oinarriko logaritmorik, baina horrek haren izena hartu zuen.[1] Izan ere, Napierren garaian (XVII. mende hasiera) logaritmoak kalkulatzean ez zen e oinarriaren ideia agertzen. e oinarriaren notazioa 1731ko Euleren lanetatik aurrera hasi zen erabiltzen.[2] "Logaritmo nepertarra" Napierrek hasiera baten zehaztutako logaritmotzan hartzen badugu, naturala (ln) eta nepertarra bi kontzeptu ezberdin dira.
Logaritmo modernoen ikuspuntutik, logaritmo nepertarra honako funtzio hau da:
Logaritmoen koefiziente bat denez, hautatutako logaritmo-oinarriak ez dauka garrantzirik. Beraz, ez da oinarri bereziko logaritmoa terminoaren zentzu modernoan.
Honela berridatzi daiteke:
eta ondorioz logaritmo zehatz baten funtzio lineala da, eta beraz haren identitateak modernoen oso antzekoak dira.
Logaritmo nepertarra ren eta logaritmo naturalaren arteko erlazioa hurrengoa da:
Eta logaritmo hamartarrarekin honela dago erlazionatuta;
Ikus, gainera
- Logaritmo
- Logaritmo natural
- Logaritmo hamartar
Erreferentziak
- Boyer, Carl B.; Merzbach, Uta C. (1991), A History of Mathematics, Wiley, p. 313, ISBN 9780471543978.
- Edwards, Charles Henry (1994), The Historical Development of the Calculus, Springer-Verlag, p. 153.
- Phillips, George McArtney (2000), Two Millennia of Mathematics: from Archimedes to Gauss, CMS Books in Mathematics 6, Springer-Verlag, p. 61, ISBN 9780387950228.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Napierian Logarithm" MathWorld-en.
- Datuak: Q5575737