Lorenzo Mascheroni
Lorenzo Mascheroni | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bergamo, 1750eko maiatzaren 13a |
Heriotza | Paris, 1800ko uztailaren 14a (50 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paviako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina italiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, poeta, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Paviako Unibertsitatea |
Kidetza | XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Arcadiako Akademia |
Izengoitia(k) | Dafni Orobiano |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Lorenzo Mascheroni (Bergamo, 1750ko maiatzaren 13a - Paris, 1800ko uztailaren 14a) italiar matematikaria izan zen.
Hasieran greziera eta poesia interesatzen bazitzaizkion ere, Paviako matematika irakasle bihurtu zen gerora.
Bere Geometria del Compasso liburuan, erregela eta konpasarekin eraiki daitekeen edozein irudi geometriko konpasarekin soilik ere eraiki daitekeela frogatu zuen, 1797an. Gaur egun badakigu Georg Mohr matematikariak lehenago plazaratu zuela frogapena (1672an), ziurrenik Mascheronik ezagutzen ez zuen liburu batean. Baieztapenari gaur egun Mohr-Mascheroni teorema deritzo.
Bestalde, bere Adnotationes ad calculum integrale Euleri (1790) liburuan Euler-Mascheroni konstantearen hurbilpen bat kalkulatu zuen.
- Datuak: Q361989
- Multimedia: Lorenzo Mascheroni / Q361989