Luis Pazos Rodriguez
Luis Pazos Rodriguez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Marín, 1968ko azaroaren 16a (55 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galiziera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Luis Pazos Rodriguez (Marín, 1968ko azaroaren 16a) traineru estropadetako arraunlari galiziarra da, ibilbide luzea izan duena. Kontxako 4 Bandera, Espainiako 9 txapelketa eta 3 TKE Liga irabazi ditu besteak beste. Jokoan dauden liga eta maila guztiak irabazi dituen arraunlari bakarra da.
Kirol ibilbidea
1984an hasi zuen arraunlari ibilbidea Moañako Sociedad Deportiva Tirán elkartean. 1998 artean bertan aritu zen eta Galiziako 3 txapelketa eta Espainiako bi eskuratu zituen. 1998an Jose Manuel Franciscok Astillerora eraman zuen. Hamar urte egin zituen Kantabriako taldean eta honekin lortu zituen emaitza arrakastatsuenak, Kontxako bi bandera, 2 TKE Liga eta zazpi Espainiako txapelketa besteak beste. 2010 eta 2011 urteak Urdaibai taldean egin zituen Kontxako bi bandera berri eskuratuz.
2012an Galiziara itzuli zen eta bertako hainbat taldetan aritu izan da ordutik. Galiziako Ligak eta txapelketak eskuratu ditu. 2022an Castropol asturiarrarekin falta zitzaion liga bakarra eskuratu du, Galiziako B Liga hain zuzen ere.
Elkarteak
Hona hemen Luis Pazos arraunean ibili izan den taldeen hurrenkera.
Taldea | Denboraldia/k |
---|---|
Tirán | 1984-1998 |
Astillero | 1999-2000 |
Tirán | 2001 |
Astillero | 2002-2009 |
Urdaibai | 2010-2011 |
Samertolameu | 2012-2014 |
Mugardos | 2015 |
Samertolameu | 2016-2018 |
Ares | 2019-2021 |
Castropol | 2022 |
Palmaresa
- Kontxako Bandera (4): 2003, 2004, 2010, 2011
- Ligak:
- TKE Liga (3): 2003, 2005, 2010
- Galiziako Traineruen Liga:
- A Liga (5): 2013, 2014, 2017, 2018, 2019
- B Liga (1): 2022
- KAE Liga
- 1. maila (1): 2009
- 2. maila (1): 2008
- Txapelketak:
- Espainiako Traineru Txapelketa (9): 1996, 1997, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008
- Galiziako Traineru Txapelketa (3): 1995, 1996, 1997
- Kantabriako Traineru Txapelketa (8): 1999, 2000, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008, 2009
- Euskadiko Traineru Txapelketa (1): 2011
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q113625380