Lukas Märtens
Lukas Märtens | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Magdeburg, 2001eko abenduaren 27a (22 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 75 kilogramo |
Altuera | 192 zentimetro |
Lukas Märtens (Magdeburg, 2001eko abenduaren 27a) igerilari alemaniarra da. Estilo librean aritzen da eta 400 metroko proban txapeldun olinpikoa izan zen 2024an Parisen[1].
Biografia
2018 edta 2019an Budapesten Munduko gazteen txapelketan hartu zuen parte.
Tokioko Olinpiar Jokoetan final bat jokatzera iritsi zen, 4x200 m estilo librean eta zazpigarren egin zuen. 200 m, 400 m et 1.500 m estilo libretan ere aritu zen.
2022an Budapesten jokatu zuen lehenengo Munduko txapelketa eta zilarrezko domina eskuratu zuen. Urte berean Europako txapelduna izan zen 400 metrotan[2] eta zilarrezko domina ere eskuratu zuen 800 metrotan.
2024ko apirilean munduko errekorretik 0.26 segundutara gelditu zen Berlinen jokaturiko proban[3].
2024an Parisko Olinpiar Jokoetan 400 metro estilo libreko proban urrezko domina lortu zuen.
Nazioarteko palmaresa
Joko Olinpikoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris ( Frantzia) | 01 ! | 400 m librea |
Munduko Igeriketa Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Budapest ( Hungaria) | 02 ! | 400 m librea |
2023 | Fukuoka ( Japonia) | 03 ! | 400 m librea |
2024 | Doha ( Qatar) | 03 ! | 400 m librea |
Europako Igeriketa Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Erroma ( Italia) | 01 ! | 400 m librea |
2022 | Erroma ( Italia) | 02 ! | 800 m librea |
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Pelshaw, Anya. (2024-07-28). «Germany's Lukas Maertens Wins First Gold Medal In Swimming At The Olympics» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lukas Maertens of Germany with a medal during the men's 400m...» Getty Images 2022-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
- ↑ (Ingelesez) Correspondent, Liz Byrnes-Europe. (2024-04-25). «Lukas Märtens Scares 400 Free World Record In 3:40.33 At German Championships; Goes Fourth All-Time» Swimming World News (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
Kanpo estekak
- Datuak: Q107112269