Maite Lafourcade
Maite Lafourcade | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1934 (89/90 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta legelaria |
Jasotako sariak | ikusi |
Maite Lafourcade (Baiona, 1934) euskal zuzenbidean espezializatu unibertsitate irakasle erretiratua da. Pauen eta, gero, Baionan eman zituen klaseak unibertsitatean. Unibertsitateko tesia Luis XVI.aren erregealdiko Lapurdiko ezkontza kontratuari buruz egin zuen.[1] Erretiratu ondoren, Baionako diziplinarteko fakultateko Centre de recherche d'Etudes Basquesen segitu zuen lanean, berberak sortua.[1]
2006an, Eusko Ikaskuntzaren eta Laboral Kutxaren Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria irabazi zuen, eta 2016an Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria.
Erreferentziak
- ↑ a b «Maite Lafourcade» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-02).
Kanpo estekak
- Datuak: Q108331649