María Jesús Valdés

María Jesús Valdés
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Jesús Valdés Díaz
JaiotzaMadril, 1927ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2011ko azaroaren 12a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Vicente Gil García (en) Itzuli  (1957 -
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak
ikusi

IMDB: nm0883836 Allocine: 228047 Edit the value on Wikidata

María Jesús Valdés Díaz (Madril, 1927ko urtarrilaren 26a – ibidem, 2011ko azaroaren 12a) madrildar aktorea eta ahots-aktorea izan zen.[1]

Bizitza

Madrilgo Beatriz Galindo Institutuan ikasketak egiten ari zela, interpretazioaz interesatzen hasi zen, TEU (Teatro Español Universitario) taldean sartu zen eta ikuskizunaren munduan profesionalki jarduteko erabakia hartu zuen.

Aktore ibilbidea

1944an egin zuen debuta eszenatokietan, familia aurka zuela. 1949an Cayetano Luca de Tenak, Teatro Españolaren buru zela, antzerkiko lehen aktore izateko aukera eman zion. Antonio Buero Vallejoren Historia de una escalera estreinatzeko aukera izan zuen orduan. Urte horretan bertan, Enrique Jardiel Poncelaren azken lana izan zen Los tigres escondidos en la alcoba lana ere estreinatu zuen, eta 1950ean Lope de Vegaren El villano en su rincón lanean protagonista izan zen.[2] Bi urte geroago, Buero Vallejoren beste lan bat estreinatu zuen La tejedora de sueños izenekoa eta Loperen La moza de cántaro.

Garai horrexetan hasi zen bikoizketa munduan, eta zinemarako lehen sartu-irtenak ere egin zituen, Arturo Ruiz Castilloren Catalina de Inglaterra (1951) eta La laguna negra lanetan parte hartuta.

1953an Maria Guerrero Antzerki Konpainiako lehen aktore izatera pasa zen, Alfredo Marqueríek zuzentzen zuen sasoian. José Luis Alonsorekin batera bere konpainia sortu zuen eta José Luis Orgarekin batera bere konpainia propioa eratu zuen, non besteak beste, Jesús Puente, Alicia Hermida, María Luisa Ponte, Julieta Serrano, Agustín González zein Francisco Valladaresek parte hartu zuten. Konpainiarekin José Zorrillaren Don Juan Tenorio (1950) lanean Doña Inés pertsonaia interpretatu zuen, Víctor Ruiz Iriarteren El gran minué, Emlyn Williamsen Cuando el trigo es verde, (1953), William Shakespeareren La fierecilla domada,[3] Shakespeareren Medida por medida (1955), Sofoklesen Electra (1955), Lope de Vegaren El mejor alcalde el rey (1955), José Echegarayren Mancha que limpia (1955), Graham Greeneren El cuarto de estar (1956), Fernando de Rojasen La Celestina (1956), John Boynton Priestleyren lan bi: Llama un inspector (1951) eta El fin del paraíso (1956), Jaime Salomen El mensajero (1956), Alfredo Mañasen La feria de Cuernicabra (1956) edo William ShakespearerenMacbeth (1957).

Beste lan batzuk: Jean Anouilhen Ardèle o la margarita (1950), Jean Anouilhen Colombe (1953), Anna Bonnacciren La hora de la fantasía (1954), Victor Ruiz Iriarteren Usted no es peligrosa (1955), Jose de Valdivielsoren El hijo pródigo (1955) eta Peter Ustinov El Amor de los cuatro coroneles.

1957an, Francisco Francoren mediku pertsonala zen Vicente Gilekin ezkondu zen, eta eszenatokietatik aldendu zen familiako bizitza lanetan aritzeko.

1980an alargun geratu ostean soilik itzuli zen interpretaziora. La dama del alba antzeztu zuen, Madrilgo Bellas Artes antzokiko lana, Jose Tamayoren zuzendaritzapean. Une horretatik aurrera, Espainiako eszenatokietan presentzia etengabea izan zuen, paper garrantzitsuekin, hala nola El cerco de Leningrado (1994), Edward Albee-ren Tres mujeres altas (1995), Friedrich Dürrenmatten La visita de la vieja dama[4] (2000), Fernando Arrabalen La muerte de un viajante[5] (2001) edo Carta de amor [6](2004) lanak. eta dozena erdi filmetan parte hartu zuen, horietako bat nabarmena izan zen, Vicente Arandaren Juana la Loca.

Sariak

Zinema Idazleen Zirkuluaren dominak[7]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1952 Emakumezko aktore nagusi onena La laguna negra Irabazlea
Beste sari batzuk:
  • Aktoreen Batasunaren Saria (1994)
  • Margarida Xirgu memoriala (1996)
  • Antzerki Sari Nazionala (1999)
  • Max saria emakumezko aktore onenari (2003)
  • Mayte Antzerki Saria (2003)
  • Antzerkiko kalitatearen Luis Parreño Oroimenezko Saria (2006)

Erreferentziak

  1. 20minutos.es: Fallece María Jesús Valdés, la actriz que vivió por y para el teatro, a los 84 años
  2. Lope de Vega, comedia urbana y comedia palatina. 1996.
  3. Representación de La fierecilla domada de William Shakespeare en el Teatro Griego de Montjuich. 23 de junio de 1954.
  4. El Centro Dramático monta una obra cruel y fatalista del suizo Friedrich Dürrenmatt María Jesús Valdés encabeza un reparto de 52 actores en 'La visita de la vieja dama'. 8 de marzo de 2000.
  5. Vuelve al Lope de Vega 'La muerte de un viajante', la obra cumbre de Miller. El País, 9 de marzo de 2001
  6. María Jesús Valdés protagoniza 'Carta de amor'. El País, 4 de febrero de 2003
  7. «Premios del CEC a la producción española de 1952» CEC.

Kanpo estekak

  • Elkarrizketa eta biografia El Mundo egunkarian
  • Maria Jesus Valdes handiaren laugarren bizitza. El País, 2011ko azaroaren 13a
  • Maria Jesus Valdes, dama handi baten mutis diskretua. ABC egunkaria, 2011ko azaroaren 14a
  • Maria Jesus Valdes, Espainiako kulturari buruzko biografia atari ofizialean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6003988
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 206266391
  • BNE: XX1560948
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q6003988