María del Mar Rodriguez Carnero
María del Mar Rodriguez Carnero | |
---|---|
(2012) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María del Mar Rodríguez Carnero |
Jaiotza | Málaga, 1975eko urtarrilaren 18a (49 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Chill Outa flamenkoa downtempo (en) worldbeat (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music |
Maria del Mar Rodriguez Carnero Malagan jaio zen 1975eko urtarrilaren 18an. Chambao taldeko kideetako bat da eta La Mari bezala ezagunagoa da.
Biografia
2002an kaleratu zuten lehen diskoa Chambaorekin. 2005az geroztik Lamari da taldeko liderra. Urte horretan, bularreko minbizia diagnostikatu zioten, baina denbora gutxiren buruan osatu zen. Ebakuntza egin eta hiru hilabetera taldearekin biran zebilen berriro.
Minbizia gainditu izanak bizitzaren ikuspegia aldatu diola esan izan du behin baino gehiagotan. Con cáncer tambien se crece liburua argitaratu zuen, gaixotasunaren garaiko bizipenak kontatuaz. Enamorá de la vida, aunque a veces duela liburua ere idatzi zuen bere ahizpa Aurorarekin.
Guztira zortzi disko kaleratu ditu Chambao taldeak. Azkena aurten bertan, taldearen izen bera jarri diotelarik. Guk taldearen klasiko bat aukeratu dugu. Pokito a poko kantua, 2005eko irailean Fuengirolan emandako kontzertutik hartua.
Diskografia
- Flamenco Chill (2002)
- Endorfinas en la Mente (2003)
- Pokito a Poko (2005)
- Con Otro Aire (2007)
- En el Fin del Mundo (2009)
- Chambao (2012)
- Nuevo Ciclo (2016)
- Datuak: Q4975181
- Multimedia: María del Mar Rodríguez Carnero, "La Mari" / Q4975181