Mariinski antzokia

Mariinski antzokia
 Egunez 
 Gauez 
 Barnealdea 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Errusiako hiri federalak San Petersburgo
Koordenatuak59°55′32″N 30°17′46″E / 59.9256°N 30.2961°E / 59.9256; 30.2961
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1783ko urriaren 5a (juliotar egutegia)
Inaugurazioa1860ko urriaren 2a
ZuzendariaValery Gergiev (en) Itzuli
Izenaren jatorriaMaria Alexandrovna of Russia (Marie of Hesse) (en) Itzuli
Sergei Kirov
ErabiltzaileaMariinsky Ballet (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaAlberto Cavos (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Mariinski antzokia (errusieraz: Мариинский театр, translit.: Mariinski teatr), lehen Kirov Opera eta Ballet Antzokia (1935etik 1992ra) eta Opera eta Ballet Akademia Nazionala (1920tik 1935era) bezala ezaguna, Errusiako San Petersburgo hirian dagoen opera eta ballet antzoki historiko bat da. Mariinski Ballet ospetsuaren egoitza da (sobietar garaian Kirov Balleta deitua).

Bere zuzendari nagusia Valeri Gergiev da, 1988an Juri Temirkanov erretiratu ondoren.

Bere izena Alexandro II.a Errusiakoa tsarraren emaztea zen Maria Alexandrovnari zor dio. 1859 eta 1860 artean eraiki zuen Albert Cavosek, Gottfried Semperren lanean inspiratua, batez ere Dresdeko Operan.

Sobietar garaian Kirov Antzokia bezala ezagutu zen Sergei Kirov politikariaren omenez. Bere jatorrizko izena 1992an erabili zen berriz.

Vatslav Nijinski bezalako dantzari, zuzendari eta musika garrantzitsuren agertokia izan da. Antzoki honekin lotuak daude opera eta balletaren arloko errusiar artearen lorpenik handienak. Bere ballet konpainia zenbait urtez Marius Petipak (1819-1910) zuzendu zuen, 60 ballet baino gehiagorentzako koreografia sortu zuena.

Agertoki honetan opera eta balleteko artista nabarmen eta ezagun askok antzeztu zuten, horien artean Fiodor Xaliapin eta Leonid Sobinov kantariak, Anna Pavlova, Tamara Karsavina, Mathilde Kschessinska, Olga Spesivtseva, Galina Ulanova, Natalia Dudinskaia, Rudolf Nureiev eta Mikhail Barixnikov dantzariak eta beste asko.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)Antzokiaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q207028
  • Commonscat Multimedia: Mariinsky Theatre / Q207028

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 135164048
  • ISNI: 000000010943345X
  • BNF: 145213916 (data)
  • CANTIC: a10845240
  • GND: 5068959-9
  • LCCN: no00054737
  • NKC: ko2002153579
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q207028
  • Commonscat Multimedia: Mariinsky Theatre / Q207028