Mendazona

Mendazoa
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaIspaster
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°21′37″N 2°35′00″W / 43.36023235°N 2.58334506°W / 43.36023235; -2.58334506
Garaiera224 metro
Demografia
Biztanleria27 (2023)

Mendazona[1], herri hizkeran Mendezu bezala ezaguna, Ispasterko auzoa da, udalerriaren hegoaldean.

Geografia

Auzoa aldapa handi batean dago, udalerriak Ereñorekin muga egiten duen bandan.

"Mendazona kofradia" deritzon entitatearen parte diren etxeak: Etxebarria, Andikoetxea, Zarandona Behekoa, Zarandona Goikoa, Irueta, Etxebarri, Garatea, Mendazona Behekoa, Mendazona Erdikoa, Mendazona Goikoa, Aboitiz, Arritola, Arteleorraga.[2]

Hidrologikoki, Mendazona auzoko ur gehienak Argin eta Ulla (Ubilla) errekek biltzen dute, Alloa (Allona, Allu) ur korronte nagusiarekin bat eginez Eatik itsasoratzen direnak. Auzoaren lurraldean egitura karstikoak daude, eta bertan hainbat leize daude katalogatuak.[3]

Bestelako jakingarriak

Auzo honetan, Arritola baserriko lurretan, dago Santa Kruz baseliza.[4]

Iruditegia

  • Mendazoako baserri batzuk.
    Mendazoako baserri batzuk.
  • Ardiak auzoko baserri baten aurrean.
    Ardiak auzoko baserri baten aurrean.
  • Putzu natural bat.
    Putzu natural bat.
  • Santa Kruz baseliza.
    Santa Kruz baseliza.

Erreferentziak

  1. Ispaster EODAn. Mendazona izenez ere ezaguna.
  2. 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  3. (Gaztelaniaz) «Asteroko kronikie» actualid-ades.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  4. r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-10-17). «Ispaster» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).

Ikus, gainera

  • Ispaster

Kanpo estekak

  • Ispasterko auzoei buruzko informazioa, udalaren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263381
  • Commonscat Multimedia: Mendazoa / Q12263381

  • Lekuak
  • INE: 48049000500
  • Wd Datuak: Q12263381
  • Commonscat Multimedia: Mendazoa / Q12263381


Getxo Ispasterko auzoak Getxo

Arropain· Artika · Barainka · Elexalde Ispaster · Gallete · Gardata · Kortazar · Kurtziaga · Larrinaga · Mendazoa · Solarte · Soloaran


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa