Mikel Laboa Katedra

Mikel Laboa Katedra
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteEuskal Herriko Unibertsitatea
Agintea
ZuzendariaJone Miren Hernandez Garcia
Historia
Sorrera2013
webgune ofiziala

Mikel Laboa Katedra Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanaren emaitza da, helburutzat euskal artea eta folklorea ikertu eta zabaltzeko baliabideak eskaintzea izanik.[1] Katedra honen ekimenetako bat izan zen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 2013an gauzatu zen Mikel Laboa gertutik: musika-instalazioa erakusketa,[2] Laboaren ibilbidea eta ondarea jolas eta esperimentazioaren bidez hedatzeko. Erakusketa honen ideia, gidoia eta koordinazioa lanak Itziar Zubizarretak egin zituen, aurkezpen eta bisita gidatuetan ere parte hartuz.[3]

2016an Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Mikel Laboari buruzko webgunea sortu zuen Mikel Laboa Katedrak. Webgunean Laboaren biografia, diskografia eta kantuen informazioa, landutako testuak eta aldizkaritegian azaldutako iritzi, kritika eta beste dokumentuak bildu dira Itziar Zubizarretak koordinatuta.[4]

2022an katedraren zuzendaria Jone Miren Hernandez zen, eta katedrako laguntzaile iraunkorrak ziren Pio Perez, Juan Kruz Igerabide, eta Gidor Bilbao.

Erreferentziak

  1. EHULaboa Katedra
  2. EHULaboa erakusketa
  3. Kulturklik
  4. Gipuzkoako Foru Aldundia

Bibliografia

  • Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar, 2022) Komikia Gidoia Unai Irurriaga eta Harkaitz Canorena, Marrazkiak Joseba Larratxerenak. Mikel Laboa katedra, Elkar. Ohiko biografia moldeetatik kanpo, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan.
  • Non dago Mikel Laboa? Josune Albisu Barandiaran (UPV/EHU Mikel Laboa katedra, 2018)
  • Memoriak: Mikel Laboaren Biografia bat. Marisol Bastida (Elkar, 2014) Marisol Bastida egileak Mikelekin partekatu zituen lanbide- nahiz bizi-ibilbidea deskribatzen ditu hainbat agiri eta lekukotzaren zehaztasunekin.
  • Mikel Laboa (1934-2008). Haren bizitzari eta obra artistikoari buruzko dokumentala, DVDan (Elkar), 2009.
  • Gazteri berria, kantagintza berria: euskal kantagintza berriaren ("Ez dok Amairu") eta nova canço catalana-ren ("Els Setze Jutges") arteko azterketa konparatiboa. Gazteri berria, kantagintza berria. Belen Oronoz (Erein, 2000)
  • ASKOREN ARTEAN. Mikel Laboa. Donostia: Elkar, 1995. ISBN 978-84-7917-477-4

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Mikel Laboa Katedra Webgune ofiziala
  • Mikel Laboa Manzisidor, Bidegileak bilduma, euskara.euskadi.net
  • www.mikellaboa.eus[Betiko hautsitako esteka] web orrian eskaintzen dira: haren bizitzari eta lanari buruzko datuak eta bukaeran DVDa, nahiz haren kanten eta grabazioen datu guztiak, eta orobat bibliografia, hemeroteka eta beste zenbait dokumentu.
  • Ainhoa Arozamena Ayala: «Mikel Laboa Manzisidor», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  • Berria egunkariak 2008ko abenduaren 2an Mikel Laboaz argitaratutako gehigarri berezia.
  • Mikel Laboari egindako elkarrizketa, Euskonews & Media, 29. zenbakia.
  • Mikel Laboari egindako elkarrizketa, Berria, 2007-11-23.
  • Mikel Laboaren "Txoria txori" abestia, Joan Baez abeslariaren ahotsean.
  • 1977ko Kilometroak jaian Mikel Laboa Haika mutil abestia kantatzen.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q116259868
  • Wd Datuak: Q116259868