Mudumalai Parke Nazionala
Mudumalai Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.266 m |
Mota | Parke nazional |
Azalera | 321 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 11°36′N 76°30′E / 11.6°N 76.5°E / 11.6; 76.5 |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Tamil Nadu |
Indiako barruti | Nilgiris barrutia |
Mudumalaiko parke nazionala eta bizitza basatiaren santutegia Indiako parke nazionala da, Tamil Nadu estatuan kokatua. Tigrearen erreserba ofizial izendatua dago halaber. Nilgiri mendien ipar-mendebaldean dago, Nilgiri barrutian, Kongu Nadu eskualdean. Bere mugak Karnataka eta Kerala estatuekin partekatzen ditu. Parke nazionala bost mendikatetan banatuta dago: Masinagudi, Thepakadu, Mudumalai, Kargudi eta Nellakota.
Eremu babestuan arriskuan dauden eta zaurgarriak diren hainbat espezie bizi dira, besteak beste elefante indiarra, Bengalako tigrea, gaur idiak eta lehoinabar indiarra. Eta berean, 266 hegazti-espezie daude, egoera kritikoan dauden bi putre barne: Gyps bengalensis bizkar zuriko putrea, eta Gyps tenuirostris moko zorrotzeko putrea.[1]
Nilgiri mendiak, Mendebaldeko Ghat mendien barruan, 6.000 kilometro koadrokoa eskualdea da, Mudumalaiko parke nazional osoa barne, eta UNESCOren Gizateriaren Ondare izateko hautagaia da.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q2372700
- Multimedia: Mudumalai National Park / Q2372700