Muskulu esplenio

Muskulu esplenio
Irudian adierazitakoa ez da guztiz zuzena. Izan ere, lepoko muskulu esplenioa T6-T4 arantza apofisietan jaiotzen da.
Xehetasunak
JatorriaBurukoa: T3-C4 arantza apofisiak. Lepokoa: T6-T4 arantza apofisiak.
InsertzioaBurukoa: garondoko goiko lerroa eta mastoides apofisia. Lepokoa: C1 eta C2 zehar apofisiak.
ArteriaAortaren adar muskularrak.
NerbioaNerbio espinalen adar dortsalak (C3-C5).
Muskuluaren akzioaBiraketa, lateralizazioa, hedapena.
Identifikadoreak
Latinezm. splenius
TAA04.3.02.102
FMA77180
Terminologia anatomikoa

Muksulu esplenioak garondo mailan zein bizkarraren goiko aldean kokatzen diren muskulu autoktono laburrak dira, zabalak eta meheak. Trapezio eta esternokleidomastoideo muskuluen azpian aurkitzen dira eta nerbio espinaletako adar dortsalek inerbatzen dute.

Bi muskulu esplenio bereizten dira: burukoa eta lepokoa. Hauek inguratzen bizkarreko faszia torakolunbarraren sakoneko geruza agertzen da.

Buruko muskulu esplenioa (Capitis)

  • Jatorria: T3-C4 arantza apofisiak.
  • Ezarpena: Garondoko goiko lerroa eta mastoide apofisira; norabide laprana hartzen du.

Funtzioa

Buruko esplenioak buruaren biraketa, lateralizazioa eta hedapena ahalbidetzen du.

Lepoko muskulu esplenioa (Cervicis)

  • Jatorria: T6-T4 arantza apofisia.
  • Ezarpena: Atlas eta axiseko zehar apofisietako atzeko 11 tuberkuluak.

Funtzioa

Lepoko esplenioaren bitartez lepoaren biraketa, lateralizazioa eta hedapena burutzen dira.

Inerbazioa

Muskulu esplenioek nerbio espinaletako adar dortsalen inerbazioa jasotzen dute, bereziki nerbio okzipital nagusiarena (C3-C5).

Argazki galeria

  • Lepoko muskulu esplenioaren kokapena.
    Lepoko muskulu esplenioaren kokapena.
  • Lepoko muskulu esplenioaren ikuspegi laterala.
    Lepoko muskulu esplenioaren ikuspegi laterala.
  • Lepoko muskulu esplenioaren atzeko ikuspegia.
    Lepoko muskulu esplenioaren atzeko ikuspegia.
  • Lepoko muskulatura (ikuspegi laterala).
    Lepoko muskulatura (ikuspegi laterala).
  • Lepoko zeharkako mozketa C6 ornoaren mailan.
    Lepoko zeharkako mozketa C6 ornoaren mailan.

Bibliografia

  • Prometheus. Atlas de Anatomía. 2ª Edición

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2362434
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • TA: A04.3.02.102
  • FMA: 77180
  • Wd Datuak: Q2362434