Mutikoa txakurrarekin
Mutikoa txakurrarekin | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Bartolomé Esteban Murillo |
Sorrera-urtea | 1655 |
Izenburua | Boy with a Dog |
Ekoizpen lekua | Espainia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 70 () × 60 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Hermitage museoa |
Bilduma | Hermitage museoa |
Inbentarioa | ГЭ-386 |
Jabea | Étienne François de Choiseul |
Mutikoa txakurrarekin (gaztelaniaz: Muchacho con un perro) Bartolomé Esteban Murillo margolariak 1655 eta 1660 artean egindako margolan bat da. Errusiako San Petersburgoko Hermitage museoan erakusten da gaur egun.[1]
Deskribapena
Margolanean oso janzkera pobre duen mutikoa erakusten da; hala ere, bere aurpegia bihurri eta alaia da. Txakur bati begira dago mandatu bat betetzen duen bitartean zeren eta ezkerreko eskuan saski bat darama eta saski barruan ontzi bat. Gaia ez da berria Murilloren obran. Sarritan XVII. mendeko Sevillan bizi zen pobrezia erakutsi zuen, batez ere haren eragina haurrengan. Garaiko Sevillak egoera gogorrak ezagutu zituen: 1649ko izurritea, Cádizen konpetentzia, zergen zama... Dena dela, margolan honen atzealdea ez da hiri batena, izadiarena baizik. Kolore nagusia marroia da. Argia eta margolanaren definizio handiena mutikoaren aurpegian zentratzen da. Txakurrak mutilari begira dago ere bai, ziur aski jateko zerbait itxoiten. Mutilaren aurpegi irrifartsua margolan honen ezaugarri nagusia da.
Erreferentziak
- ↑ .
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Sevillako haurrak Murilloren lanetan.
- Datuak: Q6025684
- Multimedia: Boy with a dog by Murillo (Hermitage) / Q6025684