N-Azetilglukosamina
N-Azetilglukosamina | |
---|---|
Formula kimikoa | C8H15NO6 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | CC(=O)N[C@@H]1[C@H]([C@@H]([C@H](O[C@H]1O)CO)O)O |
MolView | 3D eredua |
Mota | N-Acetyl-D-Glucosamine (en) |
Estereoisomeroa | N-acetyl-α-D-glucosamine (en) , N-acetyl-alpha-D-mannosamine (en) , 2-(acetylamino)-2-deoxy-alpha-L-glucopyranose (en) , 2-(acetylamino)-2-deoxy-alpha-L-idopyranose (en) , N-Azetilgalaktosamina, 2-(acetylamino)-2-deoxy-beta-D-gulopyranose (en) , N-Acetylmannosamine (en) , β-N-acetyl-D-galactosamine (en) eta 2-Acetamido-2-deoxy-beta-D-glucopyranosylamine (en) |
Masa molekularra | 221,0899372 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | OVRNDRQMDRJTHS-FMDGEEDCSA-N |
CAS zenbakia | 7512-17-6 |
ChemSpider | 22563 |
PubChem | 24139 |
Reaxys | 1247660 |
Gmelin | 28009 |
ChEBI | 721281 |
ChEMBL | CHEMBL447878 |
EC zenbakia | 231-368-2 |
ECHA | 100.028.517 |
Human Metabolome Database | HMDB0000803 |
UNII | 8P59336F68 |
KEGG | C03878 |
PDB Ligand | NAG |
N-Azetilglukosamina () glukosaminaren deribatu bat da, eta hau aldi berean glukosaren deribatua.
Ezaugarriak
Kimikoki aminoazukre bat da. Glukosaren bigarren karbonoko hidroxilo taldea (-OH) amina talde batek (-NH2) ordezkatu du eta ondoren honi azetil talde bat (-CO-CH3) gehitu zaio.
Garrantzia biologikoa
N-azetilglukosamina polimerizaturik azaldu ohi da. Disakarido bat eratzen du, kitobiosa, eta ondoren hau polimerizatu eta honako makromolekulak eratzen dira:
- Kitina: Artropodoen exoeskeletoaren osagai nagusia da. Onddoen pareta zelularraren osagaia ere bada.
- Peptidoglikanoa: bakterioen pareta zelularreko osagaia da.
- Glikosaminglukanoak sortzen ditu azido glukuronikoaren batera, eta honen polimerizazioz azido hialuronikoa eratzen da. Polisakarido hau gizakiaren larruazalean ugaria da, baita beste hainbat tokitan ere. 70 kilogramoko pisua duen gizaki batek batazbeste 15 gramo azido hialuroniko ditu.
Erabilerak
Gaixotasun autoimmuneen tratamenduetan erabiltzen da[1].
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Pearson, Aria. «Sugar supplement may treat immune disease» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
Kanpo estekak
- Datuak: Q284367
- Multimedia: N-Acetylglucosamine / Q284367
Karbono hidratoak | ||
---|---|---|
|