Nancy Rourke

Nancy Rourke
Bizitza
JaiotzaSan Diego, 1957ko irailaren 5a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakartista

Nancy Rourke (San Diego, Kalifornia, 1957ko irailaren 5a) artista gorra da, nazioartean ezaguna, eta ARTivist ere bai, olio-pinturari begira. Erresistentzia, baieztapen eta askapen gaiak jorratzen ditu, "Rourkeism" eta "Surdism" estiloteekin.[1][2][3][4]

Bizitza

Rourke San Diego-n hazi zen bere bi gurasoekin. Ama Michigangoa zuen, eta aita Kumeyaay Nazioko Misioaren Indioen Mahai Handi Bandako kidea zen. Familia, Nancy-k sei urte zituenean, konturatu zen gorra zela, eta berak bere adierazpide nagusia artea izan zen aurkikuntza honen aurretik eta ondoren. Bere eskolaratzea oralismoan zentratu zen, eta Rourke ez zen ASLn (Estatubatuar Zeinu Hizkuntza) hezia izan Rochesterreko Teknologia Institutuan unibertsitatera arte. BFA bat jaso zuen Diseinu Grafiko eta Pinturan (1982) eta MFA bat Grafiko Informatikoetan eta Pinturan (1986). Jean Michel Basquiat eta Jacob Lawrence izan zituen inspirazio handienetako bi, eta eskubide zibilen aldeko mugimenduan egindako lana.[5][6]

Ibilbidea

Rourkeren ibilbidea diseinu grafikoko lan ugarirekin hasi zen, besteak beste, Xerox, 20th Century Fox eta Microsoft enpresetan. 2009aren ondoren, denbora osoko artista bihurtu zen, Deaf View/Image Art (Ikuspegi gorra/Irudien Artea) fokua jarriz, kultura gorra esploratzen hasi ondoren. Gainera, Ikusmen Gorreko ikasketa plana haur gorrentzako eskoletara eramateko lan egiten du. Erretiroak eta galeriak aurkezten ditu, eta hainbat artistaren bidez egiten du lan herrialde osoko eskoletako egoitzetan.[7][8][9] Bere esperientziaren zati bat espetxean interpreterik edo bideotelefonorik izateko aukerarik ez zuten preso gorrei laguntzea ere bada, eta haien trebetasun artistikoak zabaltzeko programak sortzea.[9]

2014an, "Nancy Rourke: Deaf Artist Series."Artista gorren seriea" argitaratu zuen.

2019an, Laurent Clerc saria eman zion Gallaudet Unibertsitateko Ikasle Ohien Elkarteak, pertsona gor baten lana aitortzeko, "gizarteari egindako ekarpen bikainengatik".[10]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Nancy Rourke» Deaf Art. Arte gorra
  2. Fleischer, Flavia S.; Garrow, William G.. (2016). «Deaf Gain: Raising the Stakes for Human Diversity ed. by H-Dirksen L. Bauman and Joseph J. Murray» Sign Language Studies 16 (2): 295–298.  doi:10.1353/sls.2016.0004. ISSN 1533-6263.. Gorraren irabazia: apustua handitzen giza humanitatearentzat
  3. «Nancy Rourke: Deaf Artist Series | Harris Communications» www.harriscomm.com. Artista gorren seriea
  4. (Ingelesez) «Artists with deep roots in De'VIA art movement featured at RIT/NTID Dyer Arts Center» RIT. Sustrai handiko artistek De'Via mugimendu artistikoan nabarmendurik RIT/NTID Dyer Arte Zentroan
  5. «Painting the Deaf Experience (Nancy Rourke)» wordgathering.syr.edu. Esperientzi gorra margotzen
  6. «Guide to the Collection of Nancy Rourke works of art» library.rit.edu. Nancy Rourken arte lanen bidumaren gida
  7. Nikolaraizi, M.. (2006-06-15). «The Role of Educational Experiences in the Development of Deaf Identity» Journal of Deaf Studies and Deaf Education 11 (4): 477–492.  doi:10.1093/deafed/enl003. ISSN 1081-4159. PMID 16777925..Hezkuntza experientzien rola, identitate goraren garaipenean, goren estudio eta hezkuntzaren egunerokoa.
  8. (Ingelesez) Krentz, Christopher. (2016). «Teaching Deaf History to Hearing Undergraduates» Sign Language Studies 17 (1): 85–88.  doi:10.1353/sls.2016.0026. ISSN 1533-6263.. Gorren historioa irakasten entzuten duten graduatuei
  9. a b Breck, Arabella. (September 28, 2015). «Deaf 'Artivist' Brings Color to Columbia» University Wire. ARTibista gorrak kolorea ekarten du Columbiara (unibersitatea)
  10. (Ingelesez) «Clerc Award» www.gallaudet.edu. Clerc Saria

Kanpo estekak

  • Nancy Rourkerekin Arteaz hizketan
  • Nancy-ren elkarrizketa De’VIAri buruz, eta ikuspegi gorra artean
  • Rourkeren margolanen galeria
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q101096648
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 159146707131000791877
  • Wd Datuak: Q101096648