Nathan Milstein
Nathan Milstein | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Odesa, 1902ko abenduaren 11 (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Londres, 1992ko abenduaren 21a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa Simon Gratz High School (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | biolin-jotzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | biolina |
Nathan Mironovitx Milstein (Odesa, Ukraina, Errusiar Inperioa, 1904ko urtarrilaren 13agreg./1903ko abenduaren 31jul. - 1992ko abenduaren 21a) ukrainar jatorriko estatubatuar biolinista izan zen.
Biolinari doinu ederra eta garbia ateratzeagatik zen ezaguna.
Biografia
Leopold Auer biolinista hungariar ospetsuaren ikasle izan zen San Petersburgoko Kontserbatorioan. 1915ean egin zuen debuta, eta, 1929an, Estatu Batuetara joan zen bizitzera.
Biolina jotzeko modu indartsu eta finagatik eta partiturei ekiteko modu intelektualagatik nabarmendu zen. Kontzertu-bira luzeak egin zituen Vladimir Horowitz piano-jotzailearekin eta Gregor Piatigorski biolontxelo-jotzailearekin. Orobat, Eugène Ysaÿe belgikar biolinistarekin ere jo zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q434055