Necrobia violacea

Necrobia violacea
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCleridae
GeneroaNecrobia
Espeziea Necrobia violacea
[[|]]

Necrobia violacea Cleridae familiako kakalardo espezie bat da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian aurkitzen da, baita Euskal Herrian ere[1].

Deskribapena

Oso kakalardo txikia da, 4-5 mm luzera du soilik. Gorputzez borobiltsua da eta pronotoa ere proportzioan handia da. Kolore beltza du oinarrian baina distira metaliko berdeak edo rdnak izaten ditu[2]. Elitroetan puntuz osaturiko lerroak ditu. Gorputza ile finez estalita du eta hankak ere bai.

Buruak triangelu itxura hartzen du eta nahiko txikia da. Bi antena beltz labur ditu burutik horizontalki ateratzen zaizkionak eta puntak lodiak dira eta aurrerantz begira daude..

Habitata eta elikadura

Janari ustela aurkitzen den edozein tokian agertzen dira kakalardo hauek, berdin ontzen ari diren haragi edo gaztatan ere. Hauek ez dira deskonposatzen ari den materia organikoaz elikatzen normalean, sarraskiaz elikatzen diren intsektuak ehizatzen dituzte. Izurrien kontrol biologikoa egiten dute beraz.[3]

Bizi zikloa

Sarraskia aurkitzen duten azaleratan jartzen dituzte helduek arrautzak eta haietatik beldarrak ateratzen dira. 25-30 egunez garatzen dira beldarrak eta hauek ere harrapariak dira.

Iruditegia

  • Kakalardo heldua hegan hasteko prest.
    Kakalardo heldua hegan hasteko prest.
  • Azpialdea.
    Azpialdea.
  • Burua.
    Burua.

Erreferentziak

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. (Gaztelaniaz) «The lives of beetles : a natural history of Coleoptera | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-10).
  3. (Gaztelaniaz) «Insects of Stored Products | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1631983
  • Commonscat Multimedia: Necrobia violacea / Q1631983
  • Wikispecies Espezieak: Necrobia violacea

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 398289
  • BioLib: 10017
  • Catalogue of Life: 332576
  • Dyntaxa: 105347
  • EOL: 3293016
  • Fauna Europaea: 187078
  • GBIF: 4448925
  • ITIS: 999221
  • NCBI: 878158
  • Wd Datuak: Q1631983
  • Commonscat Multimedia: Necrobia violacea / Q1631983
  • Wikispecies Espezieak: Necrobia violacea