Nico Porteous
Nico Porteous | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hamilton, 2001eko azaroaren 23a (22 urte) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Bizilekua | Wānaka (en) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | The Correspondence School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nico Porteous (Hamilton, 2001eko azaroaren 23a) eski akrobatikoan lehiatzen den kirolari zeelandaberritarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan bi domina lortu ditu hodi erdiaren proban, brontzezkoa 2018an eta urrezkoa 2022an.
Ibilbidea
Hiru urte zituela hasi zen eskiatzen Frantzian eta sei urte zituenetik entrenatzaile profesionala izan du alboan. Miguel Porteous anai zaharragoak ere 2018ko eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan hartu du parte[1].
14 urte zituela triple cork 1440 jauzia osatu zuen aurreneko eskiatzailea izan zen eta ordutik beste bakar batek soilik lortu du osatzea. 16 urte eta 91 egun zituela 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan hartu zuen parte eta brontzezko domina eskuratu zuen hodi erdia proban eta Neguko Olinpiar Jokoetan domina eskuratzen zuen zeelandaberritar gazteena bihurtu zen[2].2019 eta 2022 artean Aspenen (Colorado, AEB) jokaturiko Munduko txapelketan eta X Jokoetan hainbat urrezko domina eskuratu zituen superhodiaren proban eta 2022ko Pekingo Jokoetan txapeldun olinpikoa bihurtu zen[3].
Txapelketak
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | 03 ! | Hodi erdia |
2022 | Pekin ( Txina) | 01 ! | Hodi erdia |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2021 | Aspen ( AEB) | 01 ! | Hodi erdia |
Neguko X Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Aspen ( AEB) | 03 ! | Superhodia |
2021 | Aspen ( AEB) | 01 ! | Superhodia |
2022 | Aspen ( AEB) | 01 ! | Superhodia |
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «It’s a big year for… Nico Porteous» Newsroom 2018-01-26 (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
- ↑ (Ingelesez) «2018 Winter Olympics: Meet the high-flying 16-year-olds who made New Zealand proud» Stuff 2018-02-22 (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
- ↑ Txantiloi:En-nz «Champion Nico Porteous has one more task at Beijing Winter Olympics» RNZ 2022-02-20 (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
Kanpo estekak
- Datuak: Q47132886