Oilarraren Bandera
Oilarraren Bandera | |
---|---|
Sorrera | 2023 |
Herria | Bilboko itsasadarra |
Antolatzailea | Abra Itsas Kluba |
Parte-hartzaileak | TKE Ligako bizkaitarrak |
Modalitatea | lerrokatua |
Garaipen gehien | Lekittarra (1) |
Azken ekitaldia | 2023 |
Irabazlea(k) | Lekittarra (2023) |
Oilarraren Bandera (gaztelaniaz: Bandera del Gallo) 2023ko abenduaren 16an Bilboko itsasadarrean jokatu zen traineru estropada berezia izan zen. TKE Ligako traineru bizkaitarrek jokatu zuten[1] eta izan zen irabazlea[2].
Kontestua
Lau hamarkada baziren Abrako Itsas Klubak belaontzien Regata del Gallo ospatzen zuela denboraldiari amaiera emateko. Ezinbesteko zita izaten da Bizkaiko belaontzientzako eta irudi ikusgarria izaten da belaontzi guztiak Bizkaia zubiaren azpitik igarotzean[3].
2023an Abrako Itsas Klubak 125. urteurrena betetzen duenez belaontzien estropadaz gain traineruen estropada bat antolatzea erabaki zuen, eta Bandera izan zen garaikurra. TKE Ligan ari diren bost traineru bizkaitarretatik lauk hartu zuten parte. Portugalete eta Santurtzi artean jokatu zen, bi luze eta ziaboga bakarreko ibilbidean[4]. Buruz-buruko lehiak izan ziren, lehenik eta behin final aurrekoak eta ondoren 3. eta 4. posturako lehia eta finala[5].
Emaitza
Final aurrekoak
Taldea | Denbora | |
---|---|---|
1 | Lekittarra | 9:20 |
2 | Kaiku | 9:26 |
Taldea | Denbora | |
1 | Ondarroa | 9:16 |
2 | Zierbena | 9:20 |
Azken emaitza
Taldea | Denbora | |
---|---|---|
1 | Lekittarra | 9:07 |
2 | Ondarroa | 9:15 |
3 | Zierbena | 9:29 |
4 | Kaiku | 9:36 |
Erreferentziak
- ↑ «Eusko Label Liga de traineras: 2023ko azken batzarra» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Herrán, Alfonso. (2023-12-16). «La Regata del Gallo lleva la magia al Puente Colgante y al Abra» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «REGATA DEL GALLO, 16 de diciembre de 2023» Federación Vasca de Vela - Euskadiko Bela Federazioa 2023-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) enPortugalete.com. (2023-12-15). «La Regata del Gallo volverá a dejar este sábado estampas espectaculares» enPortugalete.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fraile, Iban Camino. (2023-12-16). «ISUNTZA DA LA SORPRESA Y GANA LA BANDERA DEL GALLO EN PORTUGALETE» La Grada Sports (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
Kanpo estekak
- Datuak: Q123916944