Ostilamendu

Alemaniako ezkon-horni tradizionala.

Ostilamendua edo Etxeko hornidura etxeko altzari, tresna eta jantzien multzoari esaten zaio.[1]

Etimologia

Antza denez hitzak jatorri erromanikoa du, nafar-aragoieratik jasota: ostilla, ostillamenta.[2]

Ohiturak

Tradizionalki, emaztearen familiak ematen zion arreoa ezkontzari. Amaren ardura zen bere alaben arreoa prestatzea ezkondu aurretik; prestatutakoaren arabera haien egoera ekonomikoa erakusten zen. Derrigorrezkoa zen jantzi jakin batzuk egitea (mantelak, maindireak...) eta, bereziki, brodatzea. Prestaketa hori guztia andregaiaren lana zen.

Ostilamendu motak

Erabileraren arabera mota desberdinak zeuden:

  • Haur-puska edo haurrarena, jaiotza inguruan.
  • Ezkon-horni edo ezkontzarena.
  • Hildakoena, heriotzarekin lotuta.[3]

Erreferentziak

  1. http://www1.euskadi.net/harluxet/
  2. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu-ES&id=75118
  3. Marvin HARRIS, Antropología cultural. Madril: Alianza Editorial, 1990. ISBN 978-84-206-3951-2.

Kanpo estekak

  • XVII. mendeko ostilamendua.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q21372553
  • Identifikadoreak
  • BNF: 12564452v (data)
  • SUDOC: 034946675
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 1644
  • Wd Datuak: Q21372553