Panthera leo senegalensis
Panthera leo senegalensis | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Panthera |
Espeziea | Panthera leo |
Azpiespeziea | Panthera leo senegalensis Meyer, 1826 |
Mendebaldeko Afrikako lehoia edo Senegalgo lehoia (Panthera leo senegalensis) Senegaletik Sudango hegoalderaino hedatzen den lehoi azpiespezie bat da.
Afrikako lehoi azpiespezierik mehatxatuena eta murritzena da, populazioak oso barreiatuak daude bata bestearengandik eta guztira 850 ale inguru daudela zenbatetsi da.
Arrak isatsarekin batera 2,90-2,97 m luze dira eta 175-210 kilo arteko pisua dute.
Lehoi hauen portaerazko informazioa urria da, baina nahiko iheskorrak direla ematen du.
Erreferentziak
IUCN-ko mehatxaturiko espezieen zerrenda gorria (Ingelesez)
Kanpo estekak
- Datuak: Q950590
- Multimedia: Lions of Senegal / Q950590
- Espezieak: Panthera leo senegalensis