Peru Leartzako
Peru Leartzako | |
---|---|
Txillardegiren idazle ibilbidea azaltzen duen bideoa. | |
Datuak | |
Idazlea | Jose Luis Alvarez Enparantza |
Argitaratze-data | 1960 |
Generoa | eleberria |
Jatorrizko izenburua | Peru Leartzako |
Argitaletxea | Itxaropena |
Peru Leartzako Txillardegik 1960 urtean idatzitako liburua, Peru izeneko gazte baten gorabeherak ikuspuntu existentzialista batez lantzen dituena, haren bizitzaren larrimina, asperdura eta fede gabezia nabarmenduz. Gorroto duen lanpostua utzi arren, ez du zoriona aurkitzen eta azkenean eroetxe batean sartuko dute. Egilearen bigarren eleberria izan zen Leturiaren egunkari ezkutua eleberriaren ondoren. Bere garaian jaso zituen kritika gogorrak direla eta, hainbat urtez literatura lanik plazaratu gabe egon zen Txillardegi 1968 urtean Elsa Scheelen argitaratu arte.
Argitalpenak
- Itxaropena, 1960.
- Elkar, 1987.
Bibliografia
- Aizpuru, A. 2012: "Existentzialismoaren hastapenak Euskal Herrian", Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-435-9
- Azurmendi, J. 2000: "Kierkeggard-en <<egunkari ezkutua>>" in Txipi Ormaetxea (arg.), Txillardegi lagun giroan, Bilbo: UEU ISBN 84-8438-007-6
Kanpo estekak
- Datuak: Q12265773
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |