Pilota 1924ko Olinpiar Jokoetan

1924ko Parisko Olinpiar Jokoetan pilota txapelketa ospatu zen bigarrenez. Aurrekoan pilota kirol olinpiko moduan jokatu bazen ere, 1924an (eta berriro 1968 eta 1992ko Olinpiar Jokoetan) pilota kirol erakusgarri gisa jokatu zen eta hainbat kategoriatan gainera[1].

Txapelketa

Billancourten frontoi bat eraiki zen txapelketarako. Txapelketak bi talde izan zituen: Espainiakoa eta Frantziakoa. Bi talde besterik ez zeudenez, partida bakarra egin zuten hiru jokatutako kategorietan: eskua, pala eta zesta-punta.

Emaitzak

Proba Emaitza Urrea Zilarra Brontzea
Esku pilota 45-26 Espainia
Izeta, Ledesma, Gaztesi
Frantzia -
Zesta punta 60-52 Espainia
Aquilino Sagarna, Jose Garate, Santamaría
Frantzia
Camino, Harizpe, Magescas
-
Pala 40-26 Espainia
Adarraga, Cantolla
Frantzia
Etxeberri anaiak
-

Dominak

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Espainia 3 0 0 3
2 Frantzia 0 3 0 3
Guztira 3 3 0 6

Erreferentziak

  1. Pilota Joko Olinpikoetan - FIPV

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3044135
  • Wd Datuak: Q3044135
  • i
  • e
  • a
Pilota Olinpiar Jokoetan
1900 • 1924 (erakusketa moduan) • 1968 (erakusketa moduan) • 1992 (erakusketa moduan)