Polisindeton
Polisindeton hitza grezieratik dator (πολύς "asko" , σύν "-arekin" eta δέω "lotu") eta lokailu aniztasuna esan nahi du. Eta horretan datza, alegia, errekurtso estilisto hau: asmo estilistiko batekin juntagailuen errepikatzean, hain zuzen. [1]
Gabriel Arestiren adibide bat "eta"ren polisindetonez:[2]
- Etzen honen kexati izan gure aita;
- etzen izan, baina
- nire damua da
- ta nire tristura,
- iluntasuna ta
- isiltasuna nire etsaiak baitira.
Modu horretan esanahia indartu egiten da. Batzuetan errekurtso honekin diskurtsoa lasaitu egiten da, moteldu, hausnarketarako giro egokia sortuz.
Badago erabat aurkako den errekurtsoa: asindeton alegia. Hau juntagailuak kentzean datza.
Erreferentziak
Bibliografia
- Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. 657-658 or. Xabier Altzibarren artikulua.
Ikus, gainera
- Asindeton.
Kanpo estekak
- Euskaltzaindiaren literatura hiztegia.
- Datuak: Q426492