Propionibacterium freudenreichii

Propionibacterium freudenreichii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaActinomycetota
KlaseaActinomycetes
OrdenaPropionibacteriales
FamiliaPropionibacteriaceae
GeneroaPropionibacterium
Espeziea Propionibacterium freudenreichii
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Propionibacterium freudenreichii Propionibacterium generoko bakterio bat da.

Ezaugarriak

Propionibacterium freudenreichii bakterioa gazta batzuk egiteko erabiltzen da, besteak beste, emmental eta maasdam gaztak. Produktu horietan fermentazio propionika eragiten du. Erreakzio horren ondorioz sortzen den karbono dioxidoak gazta horietan ikusten diren barruko zuloak egiten ditu.[1] Gaztagileek zulo horien tamainuak kontrolatzen dituzte faktore desberdinen aldaketen ondorioz: azidotasuna, tenperatura eta ontzeko denbora.

Azken urtetako ikerketen ondorioz Propionibacterium freudenreichii jatearen ondorio positiboak aztertu dira. Dirudienez, bakteria horrek traktu gastrointestinala garbitu dezake. Esaten da, halaber, kolon eta ondesteko minbiziaren aurkako eragina izan dezakeela.[2]. Ezaugarri onuragarri horiek direla eta, probiotiko modura erabiltzen da.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20160826155845/http://www.genoscope.cns.fr/spip/Propionibacterium-freudenreichii,467.html
  2. https://www.cambridge.org/core/journals/british-journal-of-nutrition/article/increased-induction-of-apoptosis-by-propionibacterium-freudenreichii-tl133-in-colonic-mucosal-crypts-of-human-microbiotaassociated-rats-treated-with-12dimethylhydrazine/2E87FA307D4DCA07811552393F4B820C

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3008030
  • Datu taxonomikoak
  • EOL: 6385419
  • GBIF: 3225691
  • ITIS: 958611
  • NCBI: 1744
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D000070002
  • Wd Datuak: Q3008030