Rakel Mateo

Rakel Mateo

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMungia, 1975eko ekainaren 13a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraktriatleta

Rakel Mateo Uriarte (Mungia, Bizkaia, 1975eko ekainaren 13a -) bizkaitar triatleta paralinpikoa da, urritasun fisikoko PT2 mailan aritzen dena.[1] Mateo Uriatek paralisia izan zuen ezker hankan 2001ean istripua izan eta gero.[2]

Nazioarteko txapelketetan dominak irabazitakoa da, estreinakoz 2016ko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[3] Taldearen Zuzendaritza Teknikoko espedizio-buru Angel Aguado eta Zuzendaritza Teknikoaren laguntzaile-lanetan jardun zuen Joaquín Carrasco aldean izan zituen.[4]

Hiru aldiz izan da Espainiako paratriatloi-txapeldun eta bi aldiz izan da Europako domina-irabazle.[5][6] Paralinpiar Jokoetan parte hartu du: 2016an Rio de Janeiron, 2020an (hurrengo urtera atzeratuta pandemia zela eta) Tokion eta 2024an Parisen.[7]

Bizitza

Maitane Azurmendiren ilustrazioa

Anorexia —12 eta 22 urte bitartean— gainditzea, lortu eta gutxira 100 kilo erori zitzaizkion ezkerreko hankan, lan egiten zuen supermerkatuan maneiatzen ari zen zama. Ondorioak lesio neuropatiko batzuk izan ziren, hanka tolestea eta behatzak oinetatik altxatzea eragozten ziotenak. Hortik aurrera, egunero minarekin bizitzen ikasi behar izan zuen.[8]

Pastilla mordoa hartzen jardun zuen urtetan. Urteak aurrera egin ahala, gero eta gehiago huts egiten zion hankak, eta bat-batean erori ere egiten zen, kontrolatu ezinik. Izan ere, Australiako Munduko Txapelketan arrastaka iritsi zen helmugara. "Iritsi zen une bat non lehenik nire bizi kalitatea dzen, eta gero kirola", hausnartu zuen.[8]

Hanka moztu

Maitane Azurmendiren ilustrazioa

Otsailean, Tokioko 2020ko Paralinpiar Jokoetarako atzerako kontaketa betean (abuztuaren 24tik irailaren 5era) —bere ibilbideko bigarrenak Rio 2016koen ondoren—, medikuek hanka moztu eta gero protesi batekin ibiltzeko aukera planteatu zioen eta medikazioa baztertzeko modua zen. Ebakuntza, protesia eta berriz ikasi behar izan zuen ibiltzen, baita igeri egiten, bizikletan ibiltzen eta korrika egiten triatloian jarraitzeko.[8] Tokion Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[9] Munduko belauneko protesi enpresarik onena Mateorekin harremanetan jarri zen[10] eta 49 urterekin Pariseko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu eta 10. postua lortu zuen.[11]

Nazioarteko palmaresa

Joko Paralinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro  Brasil Triatloia
2020 Tokio  Japonia diploma[9] Triatloia
2024 Paris  Frantzia 10.a Triatloia

Erreferentziak

  1. Etxeberria, Julen. ««Istripua izan ez banu, ez nuke izango horren bizitza zoriontsua»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  2. «Rakel Mateo Uriarte - Triathlon» triathlon.org 5 May 2020.
  3. Etxeberria, Julen. (2016-09-07). «Lehia baino askoz gehiago» Berria.
  4. eitb.eus. (2016/09/06). 4 euskal kirolari Rioko Joko Paralinpikoetan. .
  5. «Rakel Mateo Uriate - Profile (in Spanish)» Paralimpicos 5 May 2020.
  6. «Rakel Mateo, campeona de Espana de paratriatlon PTS2 (in Spanish)» eldesmarque 2 September 2018.
  7. (Gaztelaniaz) «La historia de superación de la paratriatleta Rakel Mateo, en la serie 'BAT To Paris'» EITB 2024-05-09 (Noiz kontsultatua: 2024-09-10).
  8. a b c (Gaztelaniaz) «Rakel Mateo se reinventa otra vez: 20 años después del accidente le amputan la pierna antes de Tokio» MARCA 2021-06-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-10).
  9. a b (Gaztelaniaz) Delgado, Nacho. (2021-09-06). «Rakel Mateo, la fuerza de lo imposible: de una amputación a diploma olímpico en seis meses» ElDesmarque (Noiz kontsultatua: 2024-09-10).
  10. (Gaztelaniaz) Triatlón, Redacción-Planeta. (2021-09-06). «La enésima reinvención de Rakel Mateo: "Si me regalan la prótesis de rodilla igual tengo que ir a París"» Planeta Triatlón (Noiz kontsultatua: 2024-09-10).
  11. ISSN https://basqueteam.eus/blog/la-deportista-de-basque-team-rakel-mateo-termina-decima-el-paratriatlon-de-los-juegos-de-paris/..

Kanpo estekak

  • La historia de superación de la paratriatleta Rakel Mateo, en la serie 'BAT To Paris'. 2024
  • Hesiak eraisteko tenorea. Berria 2021
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q26831074
  • Commonscat Multimedia: Rakel Mateo / Q26831074

  • Wd Datuak: Q26831074
  • Commonscat Multimedia: Rakel Mateo / Q26831074