Salbuespen-erregimen

Salbuespen-erregimena, herrialde bateko legealdian salbuezpeneko egoerak edo larrialdiei aurre egiteko dagoen mekanismo bat da (hondamendiak, desordena publikoa, gerrak eta abar), honetan Gobernua eta Indar Armatuek ahalmen gehiago bereganatu eta zenbait oinarrizko eskubideen ezeztatzea edo murrizketa jazotzen da.

Orokorrean, Zuzenbide Konparatzailean sailkatzen diren salbuespen-erregimenak honakoak dira:

  • Alarma-egoera: Aginte publikoei funtzionamendu normala eragozten dien gertakariei emandako salbuespeneko erantzuna.
  • Salbuespen-egoera: Gobernuak ohiz kanpoko egoeren aurrean bereganatutako ohiz kanpoko ahalmenen beraganatzea.
  • Larrialdi-egoera: Botere betearazleak istilu larriak zigortzeko Indar Armatuei emandako baimena; muturreko kasuetan Gerra-egoeraren parekidea izan liteke.
  • Gerra-egoera edo Gerra-legea: Gobernuak ordena publikoa mantentzeko Indar Armatuei eta Poliziari emandako salbuespeneko ahalmenak.

Ikus gainera

  • Zuzenbide konstituzional
  • Zuzenbide militar

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12201088
  • Wd Datuak: Q12201088