Sexberdinak

Sexberdinak
Jatorria
Egilea(k)Kepa Errasti eta Telmo Irureta
Argitaratze-data2023
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta gaztelania
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mireia Gabilondo
Antzezlea(k)
Aitziber Garmendia
Telmo Irureta
Miren Arrieta


Ekoizpena
EkoizleaTanttaka Teatroa
Bestelako lanak
MusikagileaIker Lauroba
Historia
Jasotako sariak
Donostia Antzerki Saria

Sexberdinak Tanttaka Teatroak 2023an sortutako antzezlana da.[1][2]

Mireia Gabilondoren gidaritzapean, Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia ditu protagonista antzezlan honek. Gidoia Kepa Errazti eta Telmo Esnalen artean sortu zuten. Sexua du ardatz antzezlanak. Ezgaitasunak dituztenen eta ez dituztenen sexu ohiturak eta bizipenak alderatzen ditu obrak.[3]

Sinopsia

Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki-saltzaileak beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, hainbat beldur, amets eta ilusio ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.[4]

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2024: Donostia Antzerki Saria, 2023ko Antzezlan Onena[2][5] Sexualitatearen gaia izan da epaimahaiko kideek kontuan hartu zuten arlo nagusienetarikoa. Bederatzi pertsonaz osatutako epaimahaiak aitortu zuen «oso gutxi» lantzen den gai bat jorratzen zuela. Eta lan «bikaina» egin zutela elbarritasunen tratamendua irudikatzen, aktoreen eta zuzendaritzaren lanen bidez. Horrez gain, epaimahaiak aitortu zuen komedia eta drama «oso ongi» uztartu zituztela aktoreek, eta haien arteko konplizitatea «erabatekoa» zela.

Erreferentziak

  1. «Sexberdinak» www.tanttaka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  2. a b «24. Donostia Antzerki Saria "Sexberdinak" antzezlanarentzat» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  3. Iridoy Alzelai, Urko. (2024-03-01). «'Sexberdinak' antzezlanak irabazi du 2024ko Donostia antzerki saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  4. Sexberdinak. Tanttaka teatroa. Donostia Antzerki Saria. Donostia: Donostia Kultura.
  5. Mayeo, Iraitz. (2024-03-01). «Tanttaka teatroaren ‘Sexberdinak’ antzezlanak irabazi du XXIV. Donostia Antzerki Saria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q125179075
  • Wd Datuak: Q125179075