Stylesko gertaera misteriotsua
Stylesko gertaera misteriotsua | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Agatha Christie (1920) |
Argitaratze-data | 1920 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Mysterious Affair at Styles |
Argitaletxea | John Lane (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Euskaraz | |
Izenburua | Stylesko gertaera misteriotsua |
Itzultzailea | Aloña Zabaleta eta Usoa Wyssenbach |
Argitaratze-data | 2010 |
Bilduma | Enigma |
Orrialdeak | 223 |
ISBN | 9788487484940 |
Stylesko gertaera misteriotsua (ingelesez: The Mysterious Affair at Styles) Agatha Christiek idatzitako lehen eleberria da. 1920ko urrian argitaratu zen AEBn eta 1921eko urtarrilean Erresuma Batuan. Hemen sortu zen Hercule Poirot detektibe ospetsua.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Essex-ko konterriko Styles Court jauregian Emily Inglethorp hilzorian aurkitzen dute estrikninaz pozoiturik, gero jakingo denez.
Pertsonaiak
- Emily Inglethorp: Styles Court jauregiaren jabea, emakume aberatsa.
- Alfred Inglethorp: Emily Inglethorpen senar berria, emaztea baino askoz gazteagoa.
- John Cavendish: Emily Inglethorpen semeorde zaharrena eta Styles Court jauregiaren premua.
- Lawrence Cavendish: Emily Inglethorpen semeorde gazteena.
- Mary Cavendish: John Cavendishen emaztea.
- Cynthia Murdoch: Cavendishtarren lagun baten alaba umezurtza, Styles Court jauregiaren bizi dena.
- Evelyn Howard: Emily Inglethorpen laguntzailea, Styles Court jauregiaren bizi dena.
- Dorcas: Styles Court jauregiko neskamea.
- Hastings: John Cavendishen laguna eta liburuaren narratzailea. I. Mundu Gerratik suspertzeko baimenarekin Styles Court jauregian bizi da.
- Hercule Poirot: detektibe belgikar ospetsua, gerrak Ingalaterrara ekarrarazia. Hastingsen aspaldiko laguna da.
- Bauerstein: medikua, toxikologo ospetsua.
- Japp: Scotland Yardeko inspektorea.
Kanpo estekak
- Datuak: Q472228
- Multimedia: The Mysterious Affair at Styles / Q472228