Talleen Abu Hanna

Talleen Abu Hanna

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaNazaret, 1994ko uztailaren 30a (30 urte)
Herrialdea Israel
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aktorea
Jasotako sariak
ikusi
  • Miss Trans Israel  (2016)

IMDB: nm11218198 Instagram: talleen_abu_hanna Edit the value on Wikidata

Talleen Abu Hanna (Nazaret, 1994ko uztailaren 30a) arabo-israeldar edertasun modeloa, aktorea eta telebistako pertsonaia da. 2016an Miss Trans Israel edertasun lehiaketa irabazi zuen eta Miss Star International nazioarteko lehiaketako 1. finalista izan zen.[1] Israelgo Anaia Handia reality showan parte hartu zuen. 2018an Miss Israel lehiaketan aritu zen.

Bizitza

Talleen Abu Hanna Nazareten jaio zen 1994an arabo-israeldar familia katoliko batean. 2015ean sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten Thailandian.

2016ko maiatzean, Talleen Abu Hanna, 21 urte zituela, Miss Trans Israel edertasun lehiaketaren lehen edizioko irabazlea izan zen.[1] Garaipenari esker, Bartzelonan egin zen Miss Star International nazioarteko lehiaketan parte hartzeko aukera izan zuen eta lehiaketako erreginordea (txapeldunordea) izan zen. Ondoren, Israelgo Anaia Handia reality showan parte hartu zuen. Gainera, Espainiako Desigual moda etxerako modelo lanetan aritu zen.[2]

2018an Miss Israel edertasun lehiaketan aritu zen.

2024an Yolande Zaubermanen La Belle de Gaza dokumentalean parte hartu zuen, Israelgo emakume transgeneroei buruzkoa. Filma 2024ko maiatzean emango da Cannesko Zinemaldian.

Filmografia

Urtea Izenburua Zuzendaria Rola Oharrak
2024 La Belle de Gaza Yolande Zauberman Bere burua

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Schwartz, Yardena. (2016-05-31). «Meet the Arab Woman Who Has Just Become the First Miss Trans Israel» Time (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Desigual, o cómo convertir una canción en un ‘hit’ mundial» La Vanguardia 2016-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q124357278
  • Commonscat Multimedia: Talleen Abu Hanna / Q124357278

  • Wd Datuak: Q124357278
  • Commonscat Multimedia: Talleen Abu Hanna / Q124357278