Tximinoaren Ama Birjina
Tximinoaren Ama Birjina | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Albrecht Dürer |
Sorrera-urtea | 1498 (egutegi gregorianoa) |
Izenburua | The Virgin and Child with the Monkey, Maria mit der Meerkatze eta The Virgin and Child with a Monkey |
Mugimendua | German Renaissance (en) |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Ekoizpen lekua | Nurenberg |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Paper berjuratua eta tinta |
Dimentsioak | 19,1 () × 12,3 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Itun Berria |
Kokapena | |
Lekua | Washingtongo Arte Galeria Nazionala Chicagoko Arte Institutua Städel Museoa Cleveland Museum of Art (en) |
Bilduma | Washingtongo Arte Galeria Nazionala, Prints in the National Gallery of Art (en) , Cleveland Museum of Art (en) , Chicagoko Arte Institutua eta Städel Museoa |
Inbentarioa | 1949.1.20, 1964.29, 1938.1474 eta 62760 |
Tximinoaren Ama Birjina Albrecht Dürer artista alemaniarrak 1498. urtearen inguraun egindako grabatua da. Lana Chicagoko Arte Institutuan gordetzen da[1].
Adituek diotenez, italiarraren madonna (ama birjina) batetik hartu zuen eredua, irudi hau egiteko. Eragin hori argi ikusten da: Italiako margolarien estiloa hartu zuela igartzen zaio Dürerri, Leonardo da Vincirena nabarmen[2].
Bi animalia agertzen dira konposizioan. Ama Birjinaren oinean, gerritik hesira kateaturik dagoen tximinoa, makakoa da (irakurketa desberdinak egin dira bere sinbolismoaz). Bestetik, Jesus haurrak txori bati jatekoa ematen dio, litekeena txorru bat izatea, hau da, arimen salbazioa irudikatzeko erabiltzen zen hegaztia[2]. Konposizioan ageri den eraikina, Giulio Campagnolak berrerabili zuen Ganimedes izeneko lanean[1].
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) «Madonna with the Monkey» The Art Institute of Chicago (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).
- ↑ a b kixmi. (2005-09-23). «Tximinoaren Ama Birjina» Kixmi (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).
Kanpo estekak
- Datuak: Q18338506
- Multimedia: Dürer intaglio print (Bartsch 042) / Q18338506