Udaberriko astatipula

Udaberriko astatipula
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaAsparagaceae
GeneroaScilla
Espeziea Scilla verna
Nyman

Udaberriko astatipula[1] (Scilla verna) Asparagaceae familiako landare espezie bat da. Europan mendebaldean hazten da eta izar itxurako lore urdinak udaberrian ateratzen ditu.

Deskribapena

Landare bizikorra da, belarkara eta beraz txikia da. Erraboil batetatik hazten da eta 5-15 cm-ko altuera hartzen du. 2-7 hosto ateratzen dira erraboil horretatik, luze eta estuak, 20 cm arte har dezaketenak. Punta kamutsa dute eta ahurrak dira. Loreen zurtoinak baino handiagoak diren arren alboraka zabaltzen dira eta ongi ikusten da lorea.

Loreak multzoka ateratzen dira udaberrian, 6-12 ale, usaingabeak dira. Izar itxura hartzen dute irekitzen direnean. 5-8 mm luze diren sei petalo urdin-more argi dituzte eta oinarrian braktea urdina dute.

Haziak oboide itxurakoak dira eta kolore beltza dute.

Habitata

Altuera txikiko belarra dagoen zelaietan agertzen dira, askotan itsasertzetik gertu. Hala ere 2.200 metrotako altueran ere ikusi izan da[1].

Iruditegia

  • Lore urdinak.
    Lore urdinak.
  • Lore urdin-more argiak.
    Lore urdin-more argiak.
  • Loreak itsasertzean.
    Loreak itsasertzean.

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Casa Rural Abatetxe Landetxea - Elgoibar, Gipuzkoa - Scilla Verna» www.abatetxe.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3034404
  • Commonscat Multimedia: Scilla verna / Q3034404
  • Wikispecies Espezieak: Scilla verna

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 345189
  • African Plant DB: 198125
  • GBIF: 2767415
  • GlobalSpecies: 1222161
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=33354
  • IPNI: 541086-1
  • NCBI: 1155237
  • PlantList: kew-288379
  • W3TROPICOS: 18400768
  • Wd Datuak: Q3034404
  • Commonscat Multimedia: Scilla verna / Q3034404
  • Wikispecies Espezieak: Scilla verna